Argazki funtsa

Alderdi Eguna

Menua Bildumak ikusi

Alderdi Eguna 1985

1985eko Alderdi Eguna, Salburuan, Gasteizen ospatu zen irailaren 29an,  "Noventa años de Nacionalismo 1895-1985 Abertzaletasunak 90 urte"  lelopean

Aurreko urtean bezala, eguraldi ederrak, 1985eko irailaren 29an jendetsa aparta biltzea eragin zuen Salburuako zelaietan. Benetan korapilotsua izan zen Alderdi Egun berri hau. "Aurrera, beti aurrera" zen aukeratutako lema. Kartelan agertzen zen Sabino Aranaren irudiak, Euzko Alderdi Jeltzaleak, sortu zenetik, bere 90. urteurrena ospatzen zuela adierazteko balio zuen.

Baina ospakizun honek ezin izan zuen Alderdiaren barnean bizi zen giro ezkorra alde batera utzi. Egun batzuk lehenago, EAJko "talde kritikoak" Alderdi Egunera ez joatera deitzen zuen, sinatu gabeko orriskak banatuz, eta Alderdi Egunaren egun berean, Aralarren ospatu zuten talde honetako partaideek beste ekitaldi politiko bat.

Alderdi Egunaren bezperan ere, orduan EBBko Lehendakaria zen Jesus Insausti "Uzturre"ri zuzendutako " Insausti ez gaude denok" lemako pankartak eta pegatinak zabaldu ziren. Aipatu, baita ere, alderdikide batek Euzko Alderdi Jeltzaleko burukideen kontra pankarta bat ipintzen zegoela izandako istripu larria.

Euskal Abertzaletasunaren Museoa - Alderdi Eguna 1985 - 1895-1985 Abertzaletasunak 90 urte

3 orrialdetatik 3.a, 41 elementutatik 41.etik 41.era