Konferentziak / Mintegiak / Mahai-inguruak

Itsasoa, berdintasunaren lurraldea

Atal honetan izango dugu Eduardo Araujoren laguntza. Onda Vascaren Itsas Tantak irratsaioaren zuzendaria da, bai eta itsasoaren aditu handia ere.

Itsasoarekin  harreman handia izan duten edo duten pertsonen istorioak eta esperientziak eman nahi ditugu ezagutzera. Beraiek bizi izandakoa ezagutarazi eman nahi dugu hitzaldi baten bidez eto ikus-entzunezko bat proiektatuz eta ondoren protagonistei eta publikoaren arteko elkarrizketa bideratuz.

La mar, territorio de igualdad imagen del cartel

«Trasatlántica konpainiaren ontziak: gerrako umeak eta antibotikoak erabiltzeko aukera»

«Trasatlántica konpainiaren ontziak: gerrako umeak eta antibotikoak erabiltzeko aukera»

Trasatlántica izeneko konpainiaren itsasontziak bihotzez lotuta daude Bilboko hiriarekin eta itsasadarrarekin. Gerra Zibilean, milaka iheslari eraman zituzten erabestera. Bigarren Mundu Gerraren ostean, berriz, antibiotikoak ekartzea ahalbidetu zuten, eta horrek hein handian lagundu zuen gaixotasun infekziosoen ziozko hilkortasuna murrizten.

Juan Carlos Díaz Lorenzok, Kanarietako Nabigazio Zientzien Akademiako presidenteak, eta Javier Garaizar Candinak, doktore eta Bilboko Medikuntza Zientzien Akademiako kideak, hitzaldia emango dute «Trasatlántica konpainiaren ontziak: gerrako umeak eta antibotikoak erabiltzeko aukera» izenburuaren ildoan.

Hitzaldi horretan, jendeak oro har ezagutzen ez dituen zenbait datu emango dituzte. Eduardo Araujo kazetariak, zikloaren koordinatzaileak, gidatuko du ekitaldia. Trasatlántica Española zeritzon konpainiaren itsasontziak bihotzez lotuta daude Bilboko hiriarekin eta itsasadarrarekin. Konpainiaren transatlantiko handi asko Sestaoko La Naval ontziolan edo Bilboko Euskaldunan eraiki zituzten. Ontzitzar horiek astero-astero iristen ziren Santurtziko kaietara, eta itsasontzioi lotutako istorio pertsonal ugari gorde dira.

Guztietan hunkigarriena dugu, zalantzarik gabe, gerrako haurrak Ingalaterrara, Frantziara eta beste herrialde batzuetara egindako ebakuatzea izan zen, bonbardaketetatik ihesi. 1937ko maiatza gure oroimenean iltzatuta geratu zen betiko. Itsasontzi horiek euskal diasporarekin ere lotu gintuzten, eta, zenbait momentutan, Ipar Amerikako Estatu Batuekiko ia lotura bakarra izan ziren. Hitzaldian, itsasontzi horiei esker etorri ziren antibiotikoei buruzko datu ezezagunak emango dira. Sulfamidek, penizilinek, estreptomizinek eta beste antimikrobiano batzuek gaixotasun infekziosoen terapeutika aldatu zuten eta pazieenten hilkortasuna murriztu.

Tuberkulosiaz denaz bezainbatean, estreptomicina baliatzeko moduak eta, urte batzuk geroago, beste tuberkulostatiko batzuenak, gaixoen osasuna hobetu zuen, kutsatzea murriztu eta bizi-itxaropena luzatu zen. Antibiotikoen helduera Bigarren Mundu Gerraren amaieran gertatu zen, Espainiako gerraosteko sasoirik gogorrenean geundela, autarkia, gosea eta estraperloa nagusi.

  • api 08 2025
  • 19:00h -(e)tik 20:00h -(e)ra
  • Sabino Arana Fundazioa. Tere Verdes pasabidea
Euskal Abertzaletasunaren Museoa. Itsasoa berdintasun lurraldea

Antonio Candina: kapitaina eta ontzigilea

Antonio Candina: kapitaina eta ontzigilea

Julian eta Javier Garaizar Candinak, Antonio Candinaren bilobek, beren aitonaren istorioa ekarriko digute.

Antonio Candina Ybarrak (1884-1969), Plentzian Aramburu familiaren farmazian lan egiten zuen mutil gaztea zenetik, argi izan zuen itsasgizona izan nahi zuela.

Bere lanetik ateratakoarekin, Nautikako ikasketak ordaindu zituen eta oso gazterik hasi zen nabigatzen Nerbioiko Itsas Konpainian. Konpainia horretako zenbait ontziren kapitaina izan zen.

1919an hasi zen enpresari gisa, garai hartako euskal enpresari nabarmenekin batera, eta bere esfortzuak Compañía Marítima Bidasoa izenekora bideratu zituen.

Horrela, Bilbo Handiko itsas eta portu-sektoreari lotutako enpresarien familia bat hasi zen, gaur egun laugarren belaunaldiarekin jarraipena duena.

  • aza 21 2024
  • 19:00h -(e)tik 20:00h -(e)ra
  • Sabino Arana Fundazioa. Tere Verdes pasabidea
Euskal Abertzaletasunaren Museoa - Antonio Candina

Bilboko Portuaren istorio txiki-handia, baporetik GPSra, Luis Mari Arriola “Piloto”ren begietan

Bilboko Portuaren istorio txiki-handia, baporetik GPSra, Luis Mari Arriola “Piloto”ren begietan

“Piloto” ezizenez ezaguna den Luis Mari Arriola da nabigazio tradizionaletik itsasontzietako iraultza teknologikorako jauzia eman behar izan duten itsasgizonen belaunaldikoa. Mendeetan zehar jaso zituzten usadio eta ohiturak moldatu behar izan zituzten etengabe aldatzen ari zen merkataritza jarduerak exijitzen zituen erabilera berrietara.

“Piloto”rena da gure izaera baldintzatu duten garai eta historia bati dedikaturiko begirada aparta, gure nortasunaren oinarrian baitaude Bilboko Portua, Abra eta Itsasadarra, gure kaiak eta itsasontziak.

Selma Huxley: euskal marinelak Ternuan utzitako aztarnak aurkitzen

Selma Huxley: euskal marinelak Ternuan utzitako aztarnak aurkitzen

XX. mendeko hirurogeiko hamarkadan, Selma Huxleyk historialari moduan lan egiten zuen Kanadako Lekune Historiko Nazionalentzat Louisbourg berreraikitzen, hots, XVIII. mendean, gotorleku eta frantsesen portua izandakoan herrialdeko kostalde atlantikoan. Leku horretako dokumentazio historikoan, Euskal Herriko arrantzaleei buruzko aipamenak aurkitu zituen. Selmak eta zendutako senarrak handia zuten Euskal herriarekin eta kostalde horretan dokumentaturiko euskal jardueren gaineko interesa agertu zuten.

Idatzizko lekukotasun horien ondorioz, historialariak ikerketa-proiektu propioa sortu zuen eta Euskal Herriko, Espainiako eta Frantziako agiritegietan garatu zuen, Kanadan XVI. eta XVII. mendeetan izan ziren bakailao eta baleen arrantza ezezagunak dokumentatzeko. Horretarako, gaztelania ikasi behar izan zuen, eta, 1969an, Mexikora joan zen bizitzera lau seme-alabekin, eta 1972an –orain dela 50 urte–, zamaontzi batean sartu zen, Bilboko porturako bidean.

Hitzaldian, Selma Huxleyren semeak, Michael Barkhamek, Cambridgeko Unibertsitateko Geografiako doktore eta ikertzaileak, bere ama eta ikertzaile bikainaren biografia azaldu du: jatorria, euskal itsasgizonekiko interesa eta ikerketa aitzindariak, agiritegietan, aztarna historiko eta arkeologiko garrantzitsuak aurkitzeko aukera eman ziotenak.

Selma Huxleyk orrialde argitaragabea idatzi zuen munduko itsas historian, hain zuzen ere, euskaldunek XVI. mendean Labradorren eta Quebecen ezarritako eskala handiko lehen balea-industriarena: bertako portuak, baseen aztarna arkeologikoak eta portu haietan hondoratutako euskal galeoiak, horien artean San Juan ontzia (1565). Ternuako euskal lekune horietako bat UNESCOk izendatutako Gizateriaren Ondarea da.

Huxleyk, azkenean, arrantza-leku haiek guztiak berrosatu zituen –Kanadako eta Euskal Herriko historiaren kapitulu berria–, eta, 1981ean, Kanadako Gobernuak “nazio horren historiari azken urteetan egindako ekarpenik bikainenetakotzat” jo zuen Huxleyren lana.

Sabino Arana Fundazioak saria eman zion 1998ko edizioan, “euskaldunek Ternuan izandako jarduera ezagutzera emateko egin zuen lan zorrotzaren eta egindako ekarpenaren esker onez”.