1 / 13
Limako Arantzazuko Ermandadearen ikurrina
Txileko Euskal Etxeak Limako Arantzazuko Amaren Ermandadeari oparitu zion Ikurrina, bere sorreraren 400. urteurrenaren ospakizunean. Ermandade hau da Amerikan euskaldunek sortu duten elkarterik zaharrena, 1612ko otsailaren 13an sortu baitzuten Liman “euskal aberriko kideek”, Bizkaitik, Gipuzkoatik eta Nafarroatik joandakoek, alegia. Limako Arantzazuko Amaren Ermandadeak emana eta Euskal Abertzaletasunaren Museoan gordetzen dena
Data: 2012
Inbentario zenbakia: 22/0907
Neurriak: Garaiera 135 zm x luzera: 212 zm