Zinema
Espedizioak
Hurbilduko gara askotariko espediziotara, bai eta beren protagonistengana ere, abentura hau gurekin egin nahi izango duten guztiak parte hartzaile eginez.
Zinema
Hurbilduko gara askotariko espediziotara, bai eta beren protagonistengana ere, abentura hau gurekin egin nahi izango duten guztiak parte hartzaile eginez.
“MENDI BILUZIA”
Nanga Parbatera neguan egindako igoera eta gailurra kontatzen dituen "Mendi Biluzia" filmarekin
• Film luzea (70 minutu inguru) Txikonek berak ekoiztu eta zuzendu du, eta 2016ko otsailaren 26an Nanga Parbaten (8.125m; Karakorum-eko mendikatean, Asian) egin zuen gailurra kontatzen du. Ordura arte neguan inoiz lortu gabeko balentria
• Mendizale bizkaitarrak konfinamenduan landu duen oso proiektu pertsonala da, izenburu bera daraman eta lorpena xehetasun handiagoarekin kontatzen duen liburuarekin batera 2016ko otsailaren 26an Alex Txikon mendizale bizkaitarra Nanga Parbateko tontorrera heldu zen, neguan, historian lehen aldiz.
Filmak, Txikonek berak jasotako eta orain arte ikusi gabeko irudiak ditu, eta baita Red Bull Media Housek proiektuari emandako aireko eszena ikusgarriak ere. 70 minutu baino pixka bat gehiagoan, ikus-entzuleek neguko espedizio baten funtsean eta gogortasunean murgiltzeko eta tontorrera heltzearen, baina, batez ere, oinarrizko kanpalekura itzultzearen, garrantzia ulertzeko aukera izango dute.
Izan ere, mendizale bizkaitarrak esaten duen moduan, “gailurra, ekipoko gainerako kideekin oinarrizko kanpalekura itzultzen zarenean lortzen duzu”.
Álex Txikon: La cumbre es el camino
2021eko azaroaren 26an, Sabino Arana Fundazioaren Euskal Abertzaletasunaren Museoan egin zen La cumbre es el camino izenburuko dokumentalaren aurkezpen ekitaldia. Bertan kontatzen da adimen-urritasuna duten hiru mutilek Everesteko kanpamentu nagusira egindako lehen espedizioa, 5.600 metroko altueran. Lurreko mendikaterik altuenean, Himalayan, egin den lehen trekking inklusiboa izan da.
Estreinaldian izan ziren gurekin Alex Txikon euskal alpinista, Álvaro Sanz dokumentalaren zuzendaria eta abenturaren hiru protagonistak: Juan Alejandro Martínez, Jesús Bermúdez eta José Urbano Aparicio. Hiru gazteak Álex Txikon alpinista ezagunarekin joan ziren Everest mendiko kanpamentu nagusiraino Everest mendia neguan eta oxigenorik gabe igotzeko egin zuen saiakeran.
“La cumbre es el camino” dokumentalak kontatzen du adimen-urritasuna duten 20 urteko hiru mutilek oztopo eta zailtasun guztiak gaindituz egin duten abentura, amets bat betetzeko helburuari eutsiz: oztopoak haustea eta beren hiritik Albacetetik, Nepalera bidaiatzea, Lukla hiritik Ama Dablam mendiaren oinetaraino. Hamabi egun oinez, 100 kilometroko ibilbidea desnibel handiekin, 20 gradu zero azpiko tenperaturak, 5.500 metrotik goraino iristea lortuz. Mutilek Kirol Merezimenduaren Domina jaso dute mutilek igoera hau lortzeagatik.
Espedizio honetako kide ere izan dira Ramón Portilla eta Oscar Cardo alpinista ezagunak, bai eta lau laguntzaile ere: Laura Maranchón, Fabricio Terrazas, Alberto Pastor eta Javier Palacios, denak AMIAB taldekoak. Elkarte honek Albaceten du bere egoitza nagusia, eta bere xedea da desgaitasuna duten pertsonen gizarteratzea. AMIABek proiektu honetan eskaini duen lankidetzaren helburu nagusia da desgaitasuna duten pertsonei ikusgarritasuna ematea,esperientzia paregabea eskainiz, erronkarik ez dela ikusarazteko, naiz eta oso zaila izan, lortu ezin denik.
Álvaro Sanzek, Eldorado Agencyko zuzendari eta dokumentalaren egileak, zera adierazi du: “dena gainditu genuen, hiru mutilek espedizioa osatu zuten Himalayan azken urteetan eman den negurik hotzenean, eta bakarkako dokumental bat filmatzea lortu nuen 5.000 metroko altueran eta zero azpiko 20 gradutan”.
“La cumbre es el camino” Eldorado Agencyren ekoizpena da, mundu naturala ikuspegi jasangarritik zaintzen eta proiektatzen espezializatutako sormen-agentziarena. Espedición Polar-ek ere parte hartu du, argazki-bidaietan erreferentea den komunitateak. Proiektuaren ekoizpen exekutiboa, AMIAB elkarteak bideratu du.
AMIAB gizarte-ekonomiako elkarte-erakunde nazional bat da, onura publikoko deklaratua, desgaitasuna duten eta/edo gizarte-bazterketako arriskuan dauden pertsonak gizartearen eremu guztietan erabat gizarteratzea lortzera bideratua, enplegua eta kirol egokitua lehenetsiz. AMIABen ikuspegia erreferentziazko baliabidea izatea da, pertsonen parte-hartze aktiboa bermatuko duen gizarte bati laguntzeko. Albaceten du egoitza nagusia, eta Espainiako beste hamar herritan du presentzia.