Sabino Arana Fundazioaren Euskal Abertzaletasunaren Museoak, ikasturtean zehar, jarduera didaktiko batzuk antolatu ohi ditu, hauen artean tailer didaktikoak. Jarduera hauek umeentzat eta gazteentzat pentsatuta daude (Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza, DBH eta Batxilergoa).
Tailer hauek bideratuta daude arte plastikoak sustatzera eta ikasleriaren gaitasunak garatzera, Museoa ezagutzera ematen den bitartean.
Tailer guztien helburu orokorrak ondorengoak dira:
Sormena garatzea
Arte plastikoak sustatzea eta ezagutzea
Euskara eta euskal historia hedatzea
Talde-lana eta bakarkako lana bultzatzea
Birziklatzearen eta ingurumenaren iraunkortasunaren garrantzia ezagutzea
Bizkaia mendiz inguratutako dago eta itsasoari begira dago. Tailer honekin itsaso horretara hurbilduko gara, itsasoa gogoratzeko apaingarri mugikorra eginez.
Birziklatze-tailerra egingo dugu, arte plastikoen bidez gure Intxaur-ontzia eraikitzeko
HH 5 Aurrera
Berria!
Bilbo Warhol-en erara
Tailer honekin haurrak pop art mugimendu artistikoan murgilduko ditugu Bilboko baldosa gure sinbolorik bereizgarriena baliatuz.
Andy Warhol da mugimendu honen sortzailea, eta bere CAMPELL ZOPA bezala, inspirazio-iturria eguneroko bizitzako elementu arruntetan, objektuetan eta inguruan zituen irudietan inspiratuta dago. Pop art hori gurera ekarriz, etxetik ateratzen garen bakoitzean zapaltzen dugun harlauza baliatuko dugu artea egiteko.
LH2 aurrera
Bilbao eraikitzen
Tailer honen helburua da Bilboko hiriaren iragana eta oraina ezagutzera ematea, ardatz nagusitzat Nerbioi itsasadarra harturik.
Horretarako, itsasadarraren bi aldeetan ikus daitezkeen eraikin eta eskulturen marrazkiak erabiliko ditugu.
3D efektuko muntaia bat egingo dugu kartoizko oinarri baten gainean.
Bertan, ikasleek elementuak jarriko dituzte gaur egun duten lekuan. Tailer honen bidez, Bizkaiko hiriburuko antzinako eraikin, leku eta txoko enblematikoak ezagutuko dituzte, XXI. mendeko Bilboko egitura modernoen marrazkiekin konbinatuz.
Talde-lana sustatuko dugu, eta amaitzean, bukatutako lana jasoko duen argazki bat egingo dugu.
A partir de 2º infantil / aula 4 años
Izpigrama, argazkiak argazki kamerarik gabe
Tailer honen bidez argazkilaritza landuko dugu baina ikuspuntu ez arrunt batetik. Teknika guztiz bitxia da irudiak lortzen baitira argazki kamerarik erabili gabe. Man Ray artistak asmatu zuen teknika da.
Argia eta objektu eta testura askotarikoak erabiliko ditugu gure izpigramak sortzeko.
Lehen Hezkuntzako 1. mailatik aurrera
09:30h -(e)tik 12:30h -(e)tara
Berria!
ITSASOA PIXELATZEN
Tailer honetan itsas irudiak egingo ditugu, eta Hama Beadsen piezen bidez sortuko ditugu. Pieza horiek kolore desberdinetako plastikozko pieza txikiak dira, eta horiekin irudi desberdinak osatu ahal izango dituzte, 3Dko objektuen forma eta tamaina emanez.
Azken lana giltzarri polit bat izango da bere sorkuntzarekin.
Lehen Hezkuntza aurrera
Bilboko harlauza
Bilboko ikonorik maitatuenetakoa bere HARLAUZA da. Tailer honen bidez, neska eta mutilek beren historia hobeto ezagutzeko aukera izango dute, hau da, bere diseinuaren zergatia, hiribilduan noiztik dagoen eta…… askoz ere gauza gehiago.
Arte plastikoak landuko ditugu, bai eta modelajea ere, gure harlauza sortu arte. Kolorea emango diogu eta bakoitzak erabili ahal izango du berak nahi duen kolorea. Saioa amaituta, harlauza guztiak elkarren ondoan jarrita, zoru berria izango dugu asmatuta, erabat pertsonalizatua.
Lehen Hezkuntzako 3. mailatik aurrera
Gure sinboloak - Ikurrina
Tailer honetan gure euskal sinbologia landuko dugu artearen bidez. Askotariko materialen bidez forma emango diegu Ikurrina bezalako sinbolo enblematikoei.
Tailer honek ahalbidetuko du material eta testurekin esperimentatzea eta collage teknika erabiliz adierazpen artistikoa landuko dugu euskal sinbologia baliatuz.
Haur Hezkuntzako 1. mailatik aurrera / 3 urtekoen gela
Taumatropoarekin esperimentatzen
Traumatopoa jostailu optikoa da eta irudietan mugimenduaren sentsazioa produzitzeko erabiltzen da. “Tramankulu” hau da zinemaren aurrekari bat.
Disko bat da eta irudi bat dauka alderdi bakoitzean. Diskoaren ertzetan bi soka edo elastiko jartzen dira eta hainbatetan bihurtzen dira. Horrela, tiratzean, diskoa biraka hasten da abiadura handian. Biraketa arin honek ikuslearengan eragiten duen ilusioa da irudi biak elkarren ondoan daudela.
Helburua da neska eta mutilak hastea zinemaren kontzepturik oinarrizkoenean, jarduera ludikoan parte hartuz. Jostailu optiko honek sortzen duen ilusioa da irudia mugitzen dela.
Haur Hezkuntzako 2. mailatik aurrera / 4 urtekoen gela
“Guernica”, Pablo Picasso
Euskal historia landuko dugu eta nazioarte mailako artistarik entzutetsuenaren lana ezagutu ahal izango dugu: Pablo Picasso eta bere artelana, “Guernica”.
Gure helburua da neska eta mutil guztien artean “Guernica” bat egin dezatela, irudia koloreztatuz. Banakako lana egingo dute eta, aldi berean, talde-lana ere izango da, parte hartzaile bakoitzak berregingo baitu koadroaren zati bat. Tenperak erabiliko dira mihisetan bakoitzak bere zatia egiteko. Amaitzean, mihise guztiekin egingo dugu “Guernica” berri bat, kolorez betea.
Lehen Hezkuntzako 1. mailatik aurrera
Kolore hiperkonektatuak
Tailer honen bidez kolorea landuko dugu, linea abstraktu eta esperimentalenean.
Askotariko materialak erabiliko ditugu erliebean magiaz betetako marrazkia egiteko. Gatza eta tenperak erabiliko ditugu eta koloreak berez hiperkonektatuko dira.
Haur hezkuntzako 3. mailatik aurrera / 5 urtekoen gela
Olatu birziklatuak
Euskal Abertzaletasunaren Museoak iraunkortasunari buruzko tailer berri bat sortu du.
Oraingo honetan , tailerra gure itsasoetatik bildutako materialak eta hondakinak berrerabiltzean datza , eta horiekin Bilboko portura iritsiko den itsasontzi bat eraikitzeko.
Tailer honekin gure ekintzek ingurumenean duten garrantziaz ohartzea eta 2050ean zero karbono isuri garbiak lortzeko Bilboko Portutik egiten ari diren jarduerak ezagutzea nahi dugu.
HH 5 aurrera
Arboglifoak
Euskal artzainak joan ziren lekuetako historian murgilduko gara, bereziki Amerikarako immigrazioaz.
Ikasleei azalduko diegu arboglifoak zer diren (euskal artzain haiek Amerikako basoetako zuhaitzetan egin ohi zituzten grabatuak), gure historiaren parte direnak. Ondoren, abiapuntu honekin eta zuhaitzen lauzen bidez (egurrezko diskoak), giltzetako ederra egingo dugu.
Lehen Hezkuntzako 1. mailatik aurrera
Gure sinboloak Lauburua. Serigrafia tailerra
Tailer honen bidez, ikasleek serigrafiaren teknika artistikoa ikasiko dute. Serigrafia erraz eta ekipamendu handiak erabili beharrik gabe egin daiteke.
Lauburuarekin elastiko bat apainduko dugu, euskal kulturaren ikur adierazgarrienetako eta ezagunenetako bat.
Haien esanahia eta jatorria ezagutuko dituzte.
9 urtetik aurrera
Kolore hiperkonektatuak Su artifizialak
Tailer honen bidez, kolorea landuko dugu bere alderdi abstraktu eta esperimentalenean.
Tenperekin eta lastoekin lan egingo dugu, eta magia handiko orri-marka bat sortuko dugu, non koloreak su artifizialak balira bezala hiperkonektatuko diren.
Haur Hezkuntzako 1. mailatik aurrera / 3 urtekoen gela
Idaztea eta NURen amamarekin amets egitea
Toti Martínez de Lezea idazlearen laguntzarekin eta NURen ipuinak oinarri hartuta, tailer honen helburua izango da lehen hezkuntzako neska eta mutilen artean irakurzaletasuna sustatzea benetako istorioen bidez, benetako pertsonaien bidez. Nur da Totiren iloba eta Txinan bizi da.
Ipuin serie honetan, Totik kontatzen ditu protagonistaren adineko neska eta mutilen istorioak eta munduaz eta gertakariez duten ikuskera eskaintzen digu.
Lehen Hezkuntzako 4. mailatik aurrera
Kamera estenopeikoa eta positibatzea
Gaur egun txikienek argazkigintza digitala baino ez dute ezagutzen, eta tailer honen bidez nahi genuke argazkilaritzaren munduan murgiltzea, bai eta bere historian ere.
Tailerrak bi zati izango ditu: lehenengo eta behin, beren kamera eraikiko dute, kamera estenopeikoa, antzina egiten zirenak modukoa; eta bigarrenean, beren argazkiak egingo dituzte eurek egin duten kamerarekin. Amaitzeko, argazkiak positibatu egingo dituzte
Lehen Hezkuntzako 3. mailatik aurrera
Kartoizko kutxa batekin kamera estenopeikoa egitea
Argazki kamera tradizionalen printzipioak garatuko ditugu, kartoizko kutxa sinple batekin argazki kamera bat eginez.
Birziklatzearen garrantziaz arituko gara, kartoizko kutxa bati erabilera berria emango diogu kamera estenopeikoa eginez.
Lehen Hezkuntzako 3. mailatik aurrera
Gure historiaren bila
Gure historia liburu propioa egingo dugu. Hainbat kapituluk osatuko dute, eta bakoitzean deskubrituko dituzu gertaera historiko esanguratsuak, gure sinbologia, gure hizkuntza.
Lehen kapitulutik hasiko gara, eta tailer hau amaitutakoan izango duzu esku artean. Gure sinboloetako batzuen esanahia ezagutuko dugu, bai eta historia garaikidearen zati bat ere, tailerra hobeto ulertzen lagunduko dizuen animazio baten bidez.
Tailer hau egingo da Museoaren “Nor gara gu?” erakusketaren inguruan.
LH 3 Aurrera
EDONTZI-AZPIKO LAUBURU
Lauburua da euskal kulturaren berezko ikurra, Euskal Herriaren bereizgarri nagusienetakoa. Tailer honen bidez, Lauburuaren historia ezagutu ahal izango dute haurrek, bai eta ikur eder honen morfologia eta hainbat xehetasun interesgarri ere.
Arte plastikoak landuko ditugu, estanpazioaren teknika , hain zuzen. Kortxozko edontzi-azpiko bat pertsonalizatuko dugu eta lauburu berezia egingo dugu, kolorez betea, eguneko otamenetan alegrantzia ekarriko diguna.
Bigarren hezkuntza aurrera.
Etorkizuna eraikiz
Aranzadi Zientzia Elkartearekin eta gure historiaren pasarte esanguratsuak bizi izan dituzten pertsonen laguntzarekin, gerraren ondorioak aztertuko ditugu: hobiak lokalizatzea DNA analisiak, eta abar.
Tailer honen protagonista nagusia izango da Memoria Historikoa. Memoria baita lehenetsi beharrekoa elkarbizitza eraikitzeko, baina iragana ahaztu gabe. Hori bai, gorrotorik gabe, gizarte anitz eta kohesionatua eraikitzeko, bakean biziko dena.
DBH eta Batxilergoa
Bilbo eraikiz
Bilbo hiriaren iragana eta oraina ezagutuko dugu atzoko eta egungo irudiak konbinatuz. Horretarako, antzinako eta egungo argazkiak erabiliko ditugu. Margoekin kolorea emango diegu eta kartoi bat erabiliko dugu 3D efektuko muntaia egiteko.
Bizkaiko hiriburuan desagertu diren eraikinen, tokien eta guneen berri emango dugu eta XXI. mendeko Bilboko egitura modernoei ateratako argazkiekin konbinatuko ditugu. Talde-lana sustatuko dugu eta, amaitzean, denek batera, argazki bat aterako dute egin duten lana erakutsiz.
Haur Hezkuntzako 2. mailatik aurrera / 4 urtekoen gela
Gure tailerrei buruzko informazio gehiago jaso nahi baduzu edo besteren bat hitzartu nahi baduzu, mesedez, jar zaitez harremanetan ondorengo telefonoan 944 056 450 edo ondorengo helbide elektronikoan: difusioa@sabinoarana.eus
Webgune honetan gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu soilik zure bisita optimizatzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu.
Informazio gehiago