Konferentziak / Mintegiak / Mahai-inguruak

Gazte ekintzaleak

Museotik aukera eman nahi diegu beren burua berrasmatu behar izan duten gazte guztiei, beren prestakuntza akademikoa amaitu ondoren aurrera ateratzeko. Beren esperientziak eta bidean aurkitu dituzten arazoak konta diezazkiguten nahi dugu, eta horrek guztiak beste gazte batzuei balio diezaien lanean hasteko.

Imagen de una joven trabajando con un portátil

Oihane Pardo. Herri txiki, inpaktu handi / Un pequeño pueblo y un gran impacto

Oihane Pardo. Herri txiki, inpaktu handi / Un pequeño pueblo y un gran impacto

Oihane Pardoren hitzaldia. "Herri txiki, inpaktu handi / Un pequeño pueblo y un gran impacto"

Amarenak-en sortzaile eta sormen-zuzendaria

Duela hamar urte, Oihane Pardok arkitektura alde batera utzi eta hasiera batean aurrera eramateko zaila zirudien proiektu bati ekin zion: kaiku, euskal jantzi tradizional zaharra, berreskuratzea eta tokiko kulturak sormenerako, berrikuntzarako eta nazioarteko proiekziorako iturri ere izan daitekeela erakustea..

Ekimen horretatik sortu zen Amarenak, tradizioak eta diseinu garaikideak elkarren artean elkarrizketa eta aberastasuna aurkitzen duten proiektua. Bere sorkuntzen bidez, Pardok euskal kulturari lotutako elementuak berreskuratu eta bizirik mantentzeko lan egin du, ikuspegi garaikide batetik berrinterpretatuz eta publiko eta testuinguru berrietara hurbilduz.

Hamar urte hauetan, Amarenaken lana tokiko eremutik harago joan da, eta museo, pasarela eta nazioarteko hedabideetara iritsi da, besteak beste, Vogue aldizkarira. Ibilbide horrek erakusten du tokikoak ez duela zertan nazioarteko proiekzioarekin bat ez etorri, eta diseinua kultura bizirik mantentzeko eta tradizioaren, sormenaren eta etorkizunaren artean harreman berriak sortzeko tresna izan daitekeela.

Ondarearen Europako Jardunaldien esparruan, Oihane Pardok bere ibilbide profesionala eta Amarenaken bilakaera errepasatuko ditu, proiektuaren lehen urratsetatik sendotu eta hedatu arte. Ibilbide hori markatu duten esperientziak partekatuko ditu, eta ondare kulturalari lotutako elementuekin lan egiteak dakartzan erronkei buruz eta elementu horiek berrinterpretatzearen garrantziari buruz hitz egingo du, gaur egungo gizartearen parte izaten jarrai dezaten.

«Herri txiki, inpaktu handi / Un pequeño pueblo y un gran impacto» izenburupean, hitzaldiak ekimen txikiek eraldaketa handiak sortzeko duten gaitasunari eta kulturaren transmisioan sormenak eta diseinuak izan dezaketen zereginari buruz hausnartzera gonbidatzen du.

Amarenaken esperientziak erakusten du iraganari begiratzeak etorkizunerako proposamen berriak eraikitzeko ere balio dezakeela. Ildo horretan, hitzaldiak euskal kulturak berritzeko eta bere mugetatik harago proiektatzeko duen gaitasuna jarriko du fokuan. Tradizioa ez da ulertu behar elementu estatiko gisa, baizik eta ondare bizia bezala, berrinterpretatu eta testuinguru berrietara eraman daitekeena, jatorrizko tokiarekin duen lotura galdu gabe.

Hitzaldiaren aurkezlea Marisa Trueba izango da, Bidasoa Aktibako ekintzailetza eta jarduera berriko teknikaria..

  • urr 14 2026
  • 19:00h -(e)tik 20:30h -(e)ra
  • Euskal Abertzaletasunaren Museoa. Ibañez de Bilbao, 16. Sabin Etxea eraikina, Bilbo

Imágenes y vídeos

Euskal Abertzaletasunaren Museoa. Herri txiki inpaktu handi. Oihane Pardo Euskal Abertzaletasunaren Museoa. Herri txiki inpaktu . Oihane Pardo Euskal Abertzaletasunaren Museoa. Herri txiki inpaktu handi. Oihane Pardo Euskal Abertzaletasunaren Museoa. Herri txiki inpaktu handi. Oihane Pardo Euskal Abertzaletasunaren Museoa. Herri txiki inpaktu handi. Oihane Pardo Euskal Abertzaletasunaren Museoa. Herri txiki inpaktu handi. Oihane Pardo Euskal Abertzaletasunaren Museoa. Herri txiki inpaktu handi. Oihane Pardo Euskal Abertzaletasunaren Museoa. Herri txiki inpaktu handi. Oihane Pardo
Euskal Abertzaletasunaren Museoa. Herri txiki, inpaktu handi. Oihane Pardo
Euskal Abertzaletasunaren Museoa. Herri txiki, inpaktu handi. Oihane Pardo

Gabriela Sagarminaga. “Diseinua, artea eta ofizioa: begirada bat Euskaditik mundura”

Gabriela Sagarminaga. “Diseinua, artea eta ofizioa: begirada bat Euskaditik mundura”

Gabriela Sagarminagak bere sormen-esperientzia partekatuko du

Euskal Abertzaletasunaren Museoak, Sabino Arana Fundazioaren eskutik, datorren azaroaren 26an, asteazkena, 19:00etan, “Gazte ekintzaileak” zikloaren saio berria hartuko du. Ziklo honen helburua da formazioa amaitu ondoren proiektu berritzaileen bidez bide propioa egiten jakin duten gazteei espazioa eta ikusgarritasuna ematea. Oraingo gonbidatua Gabriela Sagarminaga izango da, diseinatzaile bizkaitarra eta Sagarminaga Atelier-en sortzailea eta zuzendari sortzailea.

Bere hitzaldian, “Diseinua, artea eta ofizioa: begirada bat Euskaditik mundura”, Bizkaian sortutako estudio honen ibilbidea eta lan-ikuspegia azalduko ditu. Bertan, diseinua, artea eta artisautza garaikidea elkartzen dira landare-zuntzekin egindako piezen eta instalazioen bidez.

Gaur egungo mundu digital bizkorrean, Sagarminagak materialaren indarra, ofizioaren balioa eta jakintza tradizionala aldarrikatzen ditu, guztiz garaikideak diren elementu gisa. Benetako adibideen bidez —luxuzko markekin egindako lankidetzak, museo eta hoteletarako proiektuak, nazioarteko showroom-ak eta bere bilduma propioak— azalduko du nola estudio lokal batek eragin globala duen kultura-eragile bihurtu daitekeen, identitateari eta balioei uko egin gabe.

Hitzaldiak bere sormen-prozesuan sakontzeko aukera emango du, eta materialek —haien ehundurak, portaerak eta mugimenduak— nola gidatzen duten azalduko du, besteak beste, mugimendua, eraldaketa eta organikoaren eta teknologiaren arteko elkarrizketa bezalako kontzeptuak esploratzeko.

Gabriela Sagarminaga Roldanen biografia laburra

Gabriela Sagarminaga Sagarminaga Atelier-en sortzailea eta zuzendari sortzailea da, non artea, diseinua eta artisautza garaikidea lengoaia propio batean uztartzen diren, landare-zuntzetan oinarrituta.

Bilbon eta Londresen formatua, eta marketin-zuzendaritzako masterra egina Bartzelonan, bere lehen urteak modaren munduan eman zituen, erreferentziazko agentzia eta markekin lanean. 2015ean, Medellínen (Kolonbia) egindako ikerketa-egonaldi batek —berrikuntza sozialeko prozesuen ingurukoa— bere ikuspegia zabaldu zuen, diseinua eraldaketa kultural eta komunitariorako tresna gisa ulertuz.

Bilbora itzulita, artisautza, lurraldea eta natura lotzen dituen ikerketa bati ekin zion, eta horrek espartzua ezagutzera eraman zuen. Material horrek bihurtu du bere lanaren ardatz fisiko eta sinboliko nagusia. Harekin instalazioak, eskulturak eta objektuak sortzen ditu, mugimendua, memoria, natura eta teknologia uztartzen dituztenak.

Bere lanak erakutsi dira nazioarteko espazio askotan: Hermès Barcelona, Ithra Museum (Arabia Saudita), Milan Design Week, 3daysofdesign (Kopenhage), Madrilgo Jantzien Museoa, eta Arte Walls-en showroomak (Paris, New York, Londres, Herbehereak eta Bartzelona). 2025eko lan nabarmenen artean daude: Posidonia, la Arquitecta del Mar, Palm & Fish, Tuna Ex Machina, Mare Ex Machina, baita instalazio eta altzari eskulturalez osatutako proiektu ugari ere.

Gaur egun, Bizkaian duen estudioa natura, berrikuntza eta edertasunaren arteko elkarrizketa etengabean oinarritzen den sormen-espazio bihurtu da, mugaz gaindiko proiektuak sortuz eta lurraldearekiko lotura sendoa mantenduz.

  • aza 26 2025
  • 19:00h -(e)tik 20:30h -(e)ra
  • Sabino Arana Fundazioa. Tere Verdes pasabidea

Ustekabeko bira gidoian, nire bizitza helmuga bakar bihurtu zuena” hitzaldia

Ustekabeko bira gidoian, nire bizitza helmuga bakar bihurtu zuena” hitzaldia

Eder Aurre moda diseinatzaile gaztea, talentuaren, pasioaren eta ekintzailetzaren adibide garbia da Euskadin. Oso gaztea izan arren, egungo modaren izen nabarmenetakoa izatea lortu du, eta Europa osoko pasarela eta ekitaldietara eraman du jaioterriaren izena.

Txiki-txikitatik, lotura sakona sentitu zuen Ederrek modaren munduarekin, amak irakurri ohi zituen aldizkarietan inspirazioa hartuta. Jakin-min goiztiar horren kariaz, patroigintzan eta diseinuan trebatu zen, eta modari buruzko master batez osatu zituen ikasketak. Aurrerago, Londresko Central Saint Martins Arte Unibertsitatean ikasi zuen.

Kanpoan lan egiteko aukera ugari izan arren, Eder Aurrek sorterriaren aldeko apustua egin eta Euskadin geratzea erabaki zuen, eta hemendik garatu du gazte ekintzailearen alderdia. Prestakuntza amaitu ondoren, hainbat markarentzat lan egin zuen eta Ederrek sortutako lehen bildumak «Creamoda» saria lortu zuen. Donari horrek proiektu eta aitorpen ugari ekarri zizkion, hala nola «Getxo Moda» saria, «Euskadiko Diseinatzaile Gazte Onena», «Estatuko Diseinatzaile Gazte Onena», eta Austriako Graz herriko Assembly festibaleko «Bilduma Onenaren» saria.

Eder Aurreren diseinuak Europako bazter askotako alfonbra gorrietan, jaialdietan eta moda-ekitaldietan erakutsi dira, talentuak mugarik ez duela agerian jarriz. Euskadiren bihotzean duen lantokian, aske diseinatzen du molde finduak, kolore sutsuak eta eite arkitektonikoak erabiliz, Ederren nortasuna eta kutsua bertan islatzen dela. Gazte ekintzaile gisa lortu duen arrakastak erakusten digu, ahaleginez eta arduraz jardunez gero, arrakasta izan daitekeela sustraiak atzean utzi barik.

  • urr 08 2024
  • 19:00h -(e)tik 20:00h -(e)ra
  • Tere Verdes Pasabidea s/n (junto a Plaza Moraza)

Artea gure ingurura hurbiltzea

Artea gure ingurura hurbiltzea

Naiara Gallego y Laura Díez nos contaron sus experiencias y cómo han tenido que reinventarse para poder salir adelante y abrirse un espacio en el mercado actual. 

Naiara Gallego, fotógrafa y fundadora de Meraki Estudio, acaba de lanzar una nueva línea de fotografía corporativa bajo el nombre Meraki for brands, donde acerca la fotografía natural que realiza en Meraki Estudio a las empresas. Asimismo, imparte cursos sobre fotografía móvil para la escuela vasca de Retail Cecobi, entre otras asociaciones. 

Por su parte, Laura Díez es una de las coordinadoras de Artoteka, una iniciativa pionera que funciona únicamente a nivel local en Bizkaia. Se trata de una plataforma, impulsada por los colectivos Sarean, Karraskan y Wikitoki, que funciona parecido a una biblioteca, solo que, en lugar de libros lo que te llevas prestada a casa es una obra de arte contemporáneo. Acabado el periodo de préstamo, la devuelves y la cambias por otra. Así de sencillo.  

Experiencias, ambas, que pueden animar a otros jóvenes a poner en marcha sus propios proyectos.

Imagen del cartel del evento Jóvenes emprendedores/as de Sabino Arana Fundazioa