Konferentziak / Mintegiak / Mahai-inguruak

Ama Lurra

Gurea pentsatu eta zaintzeko gune berria

Museoan Ama Lurra irekitzen dugu, gure ingurunearekin solasean aritzeko gune bizia. Hausnartu, eztabaidatu, partekatu eta ikasteko lekua, gure lurrak berezi egiten duen guztiaz: bere aberastasun naturalez, aniztasunaz, memoriaren indarrez eta horiek zaintzeko behar dugun konpromisoaz.

Hemen ingurumenaz, kontserbazioaz, birziklapenaz, jasangarritasunaz eta etorkizunaz hitz egingo dugu, baina baita ere gure ondare historikoa ezagutu eta babestearen garrantziaz; izan ere, gure iraganak erakusten digu nondik gatozen eta nora joan nahi dugun.

Gure paisaia eta gure historia maitasunez begiratu nahi ditugu, eskaintzen digutena aitortu, eta gaurdanik nola zaindu hausnartu, etorkizuneko belaunaldiek guk jaso bezain ederra —edo ederragoa— aurki dezaten.

Ama Lurra ekintzak inspiratzeko jaio da, handiak eta txikiak, ahotsak batzeko, entzuteko eta gure ingurunearekin harreman kontzienteagoa eraikitzeko.

Bihotzean darama ideia hau: gure lurra eta gure historia zaintzea geu zaintzea da.

Euskal Abertzaletasunaren Museoa - Ama Lurra

Hiru hilketa eta berezko sistema juridiko bat: Bizkaiko Foru Berria

Hiru hilketa eta berezko sistema juridiko bat: Bizkaiko Foru Berria

Gotzon Lobera, legelaria eta Euskaltzaindiko urgazle akademikoak, 1825eko urriaren 23an San Andres Etxebarrian gertatutakoa azalduko digu: bizilagun ohi batek familia bereko aita, ama eta alaba hil zituen Altzibar baserrian. Gertakariak Bizkaiko Foru Berria indarrean zegoela jazo ziren, eta, ondorioz, haren xedapenak aplikatu ziren epaiketa-prozesu osoan.

Hitzaldian, kasu honen berezitasun juridikoak aztertuko dira, eta foru-sistemak epaiketaren garapenean izan zuen eragina ezagutzeko aukera izango dugu. Horien artean, Bizkaian gipuzkoar kaparetasuna aitortzea nabarmentzen da; izan ere, horrek berme garrantzitsuak zekartzan akusatuentzat, hala nola tortura erabiltzeko debekua eta zigorra betearazteko modua aukeratzeko aukera. Halaber, akusatuaren defentsarako ofiziozko abokatu bat izendatu izana ere aztertuko da.

Gertakari haiek Amalau eriyotzena bertso-paperan ere jaso ziren. Dokumentu horretatik abiatuta, bertsoetan jasotako kontakizuna eta gertaeren errealitate historikoa alderatuko dira, bien arteko bat-etortzeak eta aldeak aztertuz. Horien artean, Lleidan bost hilketa aipatzen dira, Altzibar baserrian dokumentatutako hiru hilketen aldean.

Hitzaldian, gainera, arreta berezia eskainiko zaio auziaren alderdi deigarrienetako bati: hiltzailearen nortasunari eta iturrietan agertzen den abizenaren aldakuntzari: Larrañaga/Larrinaga.

Aurkezlea: Erramun Osa, Euskaltzaindiaren idazkariorde eta Ikastolen Elkarteko hizkuntza-zuzendari ohia.

Bizkaiko historiaren pasarte hau ezagutzeko gonbita egiten dizugu! Hurbildu hitzaldira eta ezagutu Bizkaiko sistema juridikoaren berezitasunak, baita gertaera haiek bertso-tradizioan utzitako arrastoa ere.

  • urr 21 2026
  • 19:00h -(e)tik 20:30h -(e)ra
  • Euskal Abertzaletasunaren Museoa. Ibañez de Bilbao, 16. Sabin Etxea eraikina, Bilbo
Euskal Abertzaletasunaren Museoa. Hiru hilketa eta berezko sistema juridiko bat: Bizkaiko Foru Berria

Bizkaiko Ermitak

Bizkaiko Ermitak

«Ama Lurra» zikloari hasiera emateko, lurraldeko ermiten inguruko hitzaldi sorta bat antolatu dugu. Lehenengo saio honek Bizkaiko Lurralde Historikoa izango du ardatz, eta ondoren, gainerako lurraldeetan barrena jarraituko du ibilbideak.

Bizkaiko ermitak gure herrien historia espiritual, sozial eta ekonomikoaren lekuko biziak dira. Gaur egun 464 ermita kontserbatzen badira ere, duela hiru mende 777 izatera iritsi ziren. Datu honek argi uzten du eraikin txiki hauek lurraldearen antolakuntzan eta eguneroko bizitzan izan duten berebiziko garrantzia.


Hizlaria: Iñaki García Uribe

Saio hau Iñaki García Uribe etnografo, mendizale eta dibulgatzailearen eskutik etorriko da. Aranzadi Zientzia Elkarteko kidea eta Bizkaiko Ermiten Lagunak kolektiboaren sortzailea denez, García Uribek hiru hamarkada baino gehiago daramatza landa-lana, dokumentazioa eta argazkilaritza uztartzen.

Euskal kultura herrikoian aditua den hizlari honen ibilbidea hainbat sarirekin aitortu da:

  • XI. Laboral Kutxa Deia Hemendik Sariak Nerbioi Ibaizabal 2018, bere ikerketa lanagatik.

  • Amigos del Montañismo Vasco 2021 saria.

  • IXATXAK 2022 Kultura Saria.

Hitzaldi honetan, Bizkaiko ermiten arkitektura, herri-debozioa, erromeriak eta eraikin hauen balio historiko zein sinbolikoa ezagutzeko aukera paregabea izango dugu.


Aurkezlea: Juan Manuel Etxebarria Ayesta

Hizlaria aurkezteko eta saioari testuinguru akademikoa emateko, Juan Manuel Etxebarria Ayesta doktorea izango dugu gurekin.

Zeberioztarra jaiotzez, Etxebarria Euskal Filologian doktorea da (Cum Laude) eta Deustuko Unibertsitateko irakasle titular emeritua. Bere ibilbide akademikoaz gain, 1975etik On Jose Miguel Barandiaranen Etniker-Bizkaia taldeko kide aktiboa da eta Euskaltzaindiako euskaltzain urgazlea. Bere esperientzia zabalak berme osoa ematen dio hitzaldiari.

  • mar 25 2026
  • 19:00h -(e)tik 20:00h -(e)ra
  • Euskal Abertzaletasunaren Museoa, Ibañez de Bilbao, 16 (Sabin Etxea eraikina)

Imágenes y vídeos

Euskal Abertzaletasunaren museoa - Ermitas de Bizkaia Euskal Abertzaletasunaren Museoa - Ermitas de Bizkaia Euskal Abertzaletasunaren museoa - Iñaki Garcia Uribe Euskal Abertzaletasunaren museoa - Bizkaiko ermitak - Iñaki Garcia Uribe eta Juan Manuel Etxebarria Ayesta Euskal Abertzaletasunaren Museoa - Bizkaiko ermitak - Elexabeitiako San Migel ermita, Artea Euskal Abertzaletasunaren museoa - Bizkaiko ermitak - Santa Katalina ermita, Mundaka Museo del Nacionalismo Vasco - Ermitas de Bizkaia - Ermita Ntra. Sra. de la Piedad, Dima Euskal Abertzaletasunaren museoa - Bizkaiko Ermitak - San Fausto ermita, Elorrio Euskal Abertzaletasunaren Museoa - Bizkaiko ermitak - Santa Kruz edo Eliza Txiki ermita, Markina-Xemein Euskal Abertzaletasunaren museoa- bizkaiko ermitak -  Igiriñao ermita, Zeanuri Euskal Abertzaletasunaren museoa, Bizkaiko ermitak San Inazio ermita, La Arena, Zierbena Euskal Abertzaletasunaren museoa -Bizkaiko ermitak -  Igiriñao, Zeanuri