Euskal Abertzaletasunaren museoa - tailer didaktikoak - Ura dugu lagun
Berria!

Ura dugu lagun

Tailer dibertigarri honetan, ura hobeto ezagutzeko aukera izango dugu eta ur tanta baten itxurako giltzatako ederra egingo dugu. Ba al dakizu Hama Beads izeneko plastikozko pieza txikitxu batzuk erabiliko ditugula? Pieza hauek kontu handiz jarriko ditugu 3D formako ur tanta bat egingo dugu, ondoren giltzatako gisa erabiltzeko. 

  • Lehen hezkuntza aurrera
Euskal Abertzaletasunaren museoa - tailerrak - Oroitzapen digitalak
Berria!

Oroitzapen digitalak

Tailer honen bidez, parte-hartzaileei teknologia berriak hurbildu nahi dizkiegu, aukera praktiko eta eskuragarri bat eskainiz haien aukerak ezagutzeko. Jardueran zehar, gure oroitzapenak formatu digitalean nola eraldatu eta gorde ditzakegun aztertuko dugu, tresna teknologikoak modu errazean eta sortzailean erabiliz.

 Horrela, teknologia berriak gure memoriaren eta historia pertsonalaren zaintzan aliatu bihurtzen dira, bizipenak, argazkiak eta dokumentuak denboran zehar bizirik eta eskuragarri mantentzeko aukera emanez.

Euskal Abertzaletasunaren  museoa - Tailer didaktikoak  - Artea eta ura
Berria!

Artea eta Ura

Marrazki eder bat margotuko dugu akuarelak erabiliz. Baina, badakizue zer? Gure pinturak eder gera daitezen eta hondatu ez daitezen, kontu handiz erabili behar dugu ura! Ur gehiegi erabiltzen badugu, marrazkia hondatu egin daiteke, eta horrek balio handiko zerbait erakusten digu: ura oso baliabide garrantzitsua da eta zaindu egin behar dugu!


Gure marrazkian bezala, gure egunerokoan ur asko erabiltzen badugu, ur hori gabe gera gaitezke. Horregatik, garrantzitsua da behar den kopurua bakarrik erabiltzen ikastea, guztiok ur garbia eta freskoa izan dezagun edateko, bainatzeko eta gure landareak eta animaliak zaintzeko.


Beraz, margotzen dugun bitartean, gogora dezagun ura babestu beharreko altxorra dela. Goazen dibertitzera artista arduratsuak izateaz gain uraren zaintzaile izaten ikasiz!

  • Lehen hezkuntza aurrera
Euskal Abertzaletasunaren  museoa - Tailer didaktikoak  - “Guernica”, Pablo Picasso

“Guernica”, Pablo Picasso

Parte hartzaileen artean eztabaida piztuz, Picassoren "Guernica" koadroaren kolorea berrinterpretatzea.

Tailer honen bidez, euskal historia landuko dugu eta Pablo Picasso “Guernica” izena eman zion koadroa ezagutuko ditugu.


Tailer honetan gure helburua haur guztien artean “Gernika” bat eraikitzea da, kolorea emanez.


Lana banakakoa eta aldi berean taldekakoa; izan ere, parte-hartzaile bakoitzak koadro ospetsu horren zati bat berregingo du, eta oihalean erreproduzituko du, tenperak erabiliz. Bukatu ondoren, mihise guztiak batu eta kolorez betetako “Gernika” berri bat osatuko dugu, puzzle bat balitz bezala.

  • Lehen Hezkuntzako 1. mailatik aurrera
Museo del Nacionalismo Vasco - Arboglifos

Arboglifoak

Euskal artzainak joan ziren lekuetako historian murgilduko gara, bereziki Amerikarako immigrazioaz.

Ikasleei azalduko diegu arboglifoak zer diren (euskal artzain haiek Amerikako basoetako zuhaitzetan egin ohi zituzten grabatuak), gure historiaren parte direnak. Ondoren, abiapuntu honekin eta zuhaitzen  lauzen bidez (egurrezko diskoak), giltzetako ederra egingo dugu.

  • Lehen Hezkuntzako 1. mailatik aurrera
Euskal Abertzaletasunaren Museoa. Tailer didaktikoak - Gure sinboloak: Lauburua.

Gure sinboloak: Lauburua.

Tailer honen bidez, ikasleek serigrafiaren teknika artistikoa ikasiko dute. Serigrafia erraz eta ekipamendu handiak erabili beharrik gabe egin daiteke.

Lauburuarekin elastiko bat apainduko dugu, euskal kulturaren ikur adierazgarrienetako eta ezagunenetako bat.

Haien esanahia eta jatorria ezagutuko dituzte.

  • 9 urtetik aurrera
Gure historiaren bila

Gure historiaren bila

Gure historia liburu propioa egingo dugu. Hainbat kapituluk osatuko dute, eta bakoitzean deskubrituko dituzu gertaera historiko esanguratsuak, gure sinbologia, gure hizkuntza.

Lehen kapitulutik hasiko gara, eta tailer hau amaitutakoan izango duzu esku artean. Gure sinboloetako batzuen esanahia ezagutuko dugu, bai eta historia garaikidearen zati bat ere, tailerra hobeto ulertzen lagunduko dizuen animazio baten bidez.

Tailer hau egingo da Museoaren “Nor gara gu?” erakusketaren inguruan.

  • LH 3 Aurrera
Euskal Abertzaletasunaren Museoa. Tailer artistiko eta dibertigarriak - Edontzi-azpiko lauburu

Edontzi-azpiko lauburu

Lauburua da euskal kulturaren berezko ikurra, Euskal Herriaren bereizgarri nagusienetakoa. Tailer honen bidez, Lauburuaren historia ezagutu ahal izango dute haurrek, bai eta ikur eder honen morfologia eta hainbat xehetasun interesgarri ere.

Arte plastikoak landuko ditugu, estanpazioaren teknika , hain zuzen. Kortxozko edontzi-azpiko bat pertsonalizatuko dugu eta lauburu berezia egingo dugu, kolorez betea, eguneko otamenetan alegrantzia ekarriko diguna.

 

  • Bigarren hezkuntza aurrera.