Atal honetan, hainbat diziplinatan nabarmendu diren emakumeen erretratuak erakutsi nahi ditugu; izan ere, haien ahaleginari esker, usadio eta ohitura asko aldatu dira gizonek menderatzen zuten mundu batean. Eta beren bizitzetan eta lorpenetan sakondu duten pertsonen eskutik egingo dugu.
Gune honen bidez, beren borroka, pasioa eta lana ezagutarazi nahi genituzke, ezagutzen edo ezagutu zituztenei inspirazioa ematen baitiete eta pertsona askorentzat eredu baitira.
Bidean aurrera: Nork bere burua berrasmatzea eta bizitzaren erritmoan joatea
Bidean aurrera: Nork bere burua berrasmatzea eta bizitzaren erritmoan joatea
Hitzaldi txiki hau bidaia batetik sortzen da, Begoña Aristegi eta Mariú Gambara D`Errico, baina ez edozein bidaiatik. Marokora egin genuen rally batetik jaio da, bi lagunek elkarrekin egindakoa, gure bizitzetako aldaketa sakoneko une batean. Etapa pertsonal bat itxi berritan, eta hura sostengatzen zuen bizi-proiektua amaituta, aurrera begiratzera behartu gintuen egoera izan zen, maparik eta ziurtasunik gabe.
Ez ginen erantzun handien bila abiatu, ezta hutsune emozionalak betetzeko asmoz ere. Ez genuen gure burua berrasmatzea edo bizitzari zentzu berri bat aurkitzea bilatzen. Helburua askoz xumeagoa zen, baina aldi berean askoz indartsuagoa: geure bizitzei zentzua ematen diegunak gu geu garela frogatzea, aurrera egiteko gai garela eta, gertatzen dena gertatzen dela, gainditzeko gaitasuna gure esku dagoela.
Rallya aitzakia bat baino ez zen izan. Aitzakia ezagunetik ateratzeko, errutinak hausteko eta ingurune zorrotz eta ezezagun batean kokatzeko. Marokoko basamortua eszenatoki ezin hobea bihurtu zen: zabala, isila, gupidagabea eta, aldi berean, oso agerikoa. Autoengainurako lekurik uzten ez duen espazioa, non erabaki bakoitzak pisua duen, bai bidean bertan, bai barruko ibilbidean.
Kilometroz kilometro, dunen artean, pista amaigabeetan eta nekea agertzen zen uneetan, bidaiak beste dimentsio bat hartu zuen. Erronka kirol eta logistikoaz harago, gainditze pertsonaleko esperientzia bihurtu zen, konplizitatekoa eta norbere burua berrestekoa. Elkarrekiko konfiantza ikasi genuen, elkarri eusten, ziurgabetasuna onartzen eta geure indarguneak aitortzen, ordura arte ezagutzen ez genituenak ere bai.
Gaur esperientzia hau partekatu nahi dugu, ez balentria aparta gisa, baizik eta testigantza hurbil eta zintzo gisa. Izan ere, benetako bidaia ez zen soilik basamortua zeharkatzea, baizik eta gure beldurrak, zalantzak eta mugak gurutzatzea. Bizipen honek gogorarazi zigun beti posible dela aurrera egitea, eta azken finean, motorik indartsuena norberak bere kabuz jarraitzeko duen konbentzimendua dela.
ots 18 2026
19:00h -(e)tik 20:30h -(e)ra
Sabino Arana Fundazioa. Tere Verdes pasabidea
Imágenes y vídeos
Abentura hasi da
Seat Panda batekin hasi genuen gure lehen rallya, 2025ean Marokora eraman gintuen abentura bat, eta ahaztezina izango zen bidaia baten hasiera markatu zuena.
Begoña Aristegi eta Mariú Gámbara D 'Erico abenturako protagonistak
Begoña Aristegi eta Mariú Gámbara d’Erico, bi izen eta abentura bera. Jak-minetik, erronkatik eta harago joateko gogoetatik sortutako bide partekatua, egindako kilometro bakoitza esperientzia komun eta elkartzen gaituen oroitzapen bihurtuz.
Arazoak hasi dira
Bidean, arazoak agertzen dira, edozein rallyren ezinbesteko zati gisa. Matxurek, nekeak eta kilometro amaigabeek animoa probatzen dute, baina bidaiaren onena ere azaleratzen dute: laguntza.
Ezustekoek jarraitzen dute
Bidean, rallyak gogoraraziko baligu bezala abenturak ez duela erosotasuna ulertzen. Arazoek behin eta berriz egiten dute presentzia, baina gelditu beharrean, egokitu, gelditu, pentsatu eta berriro abiaraztera behartzen gaituzte. Eta hor agertzen da funtsezkoena: laguntza. Ibilbidea partekatzen dutenena, basamortuan gurutzatzen direnena eta, batez ere, elkarrekiko konfiantzatik sortzen dena.
Helmugara iritsi ginen.
Begoña Aristegi eta Mariú Gámbara d’Erico beren abentura bukatzen dute helmugara iritsita. Bide luze eta zailak, ustekabeko momentuak eta emozio uneak igarota, amaierako linea gurutzatzeak ez du soilik rallya itxiko, baizik eta bizitako guztia, gainditutako oztopo bakoitza eta amaierara arte elkarrekin aurrera egiteko indarra ospatzeko balio du.
Hasten den guztia amaitzen da.
Seat Panda batekin hasi genuen gure lehen rallya 2025ean, Marokora bidean. Begoña Aristegi eta Mariú Gámbara d’Erico, bi izen eta abentura bera, arazoak eta oztopoak aurkitu genituen, baina laguntzarekin beti aurrera egin genuen. Azkenean, helmuga gurutzatzeak ez zuen soilik rallya bukatu, baizik eta gainditutako erronka guztiak eta elkarrekin bizitako uneak ospatu zituen.
Arzelus Arrieta’tar Amale. Nere Oroimenak
Arzelus Arrieta’tar Amale. Nere Oroimenak
Euskal Abertzaletasunaren Museoak antolatzen duen «Emakume apartak» hitzaldi zikloaren barruan, Arzelus Arrieta’tar Amale. Nere Oroimenak liburua aurkeztuko da.
Lanaren egileak, Jon Andoni Jonan Zinkunegi Arzelusek, Amaleren semeak, ‘Nere oroimenak’ eta ‘Nere ekintzak’ deritzen testuak erabili ditu; Amalek berak utzi zituen idatzirik eta semeak bildu eta osatu ditu ekarpenak gehituta. Sabino
Arana Fundazioa eta Gipuzkoako Foru Aldundiak argitaratu duen liburu horrek bi bertsio ditu: jatorrizkoa, euskarazkoa, eta jatorrizkoaren itzulpena ez den gaztelaniazkoa.
Liburuaren kontakizuna Euskadiko historiaren garai garrantzitsu batean barruratu behar da eta, bertan, Arzelus familiak aurrendaritza argia izan zuen. Amaleren aita, Ander Arzelus Luzear, EAJ-PNV alderdiaren Euzkadi Buru Batzarreko kidea izan zen, eta kultur jarduera ugari sustatu zituen, besteak beste, antzezlanak eta irratsaioak, euskaraz beti. Horregatik, Amalek gazte-gaztetatik edan zuen giro politiko eta kultural euskaltzaletik.
Liburuak Amale Arzelus Arrietaren bizitzako hainbat arlo jorratzen ditu, hala nola familia-giroa, euskarazko saioak ematen zituen irrati batean esatari jardun zuen lehen emakumearen nortasuna, edo euskara-irakasle eta euskaraz irakasten zuen irakasle legez egindako lana. Antzerkiari gagozkiola, Poxpolinak taldean parte hartu zueneko sasoia ageri da liburuan. Era berean, lanak Amale Arzelusen ibilbide politikoaren bilakaera ezagutzeko modua emango digu. Amaitzeko, bizitzako azken urteetan Amale Arzelusi eskaini zizkioten omenaldietako batzuk aletu dira orriotan.
mai 06 2025
19:00h -(e)tik 20:00h -(e)ra
Sabino Arana Fundazioa. Tere Verdes pasabidea
Saregileak eta neskatilak. Desagertzen ari den lanbide bat?
Saregileak eta neskatilak. Desagertzen ari den lanbide bat?
Ana Rosa Ispizua, Begoña Patiño eta Mª Carmen Sampedro, sektoreko hiru langile, Euskal Abertzaletasunaren Museoak gonbidatuta, Sabino Arana Fundazioan azalduko dituzte euren lanaren gakoak, lanaren garrantzia eta jardueraren etorkizuna nola ikusten duten
Itsas zabaleko arrantza eta gizonak betidanik lotu diren arren, egia da emakumeek berebiziko eginkizunak gauzatzen dituztela lehorrean, eta eginkizun horiek funtsezkoak direla sektoreko jarduera asko garatzeko, hala nola sareak konpontzea, harrapatutako arrainak deskargatzea, arraina latetan sartzea, saltzea eta abar.
Emakumea oinarrizko atala izan da beti euskal arrantza-sektorearen. Arrantzan, sektore guztietan bezala, katebegi guztiek sendoak izan behar dute katea hautsi ez dadin, eta emakumeen katebegi hori, zalantza barik, giltzarria da da sektore osoa osasuntsu ibil dadin.
Baina belaunaldien arteko txandaketarik ez dagoelako, sareak material sintetikoak erabiliz fabrikatzen direlako eta arrantza-ontzidia murriztu delako, saregile eta neskatilen tradiziozko lanbidea desagertzen ari da. Hala eta guztiz ere, orain ari gara, hain zuzen ere, arrantza egiteko sareen artisau-konponketan diharduten emakumeek egiten duten lana ikusarazteko eta aintzatesteko lanean, aukera-berdintasuna, elkartegintza, prestakuntza eta ekintzailetza sustatzen.
Datorren urriaren 15ean, asteartearekin, 19:00etatik aurrera, Ana Rosa Ispizuak, Begoña Patiñok eta Mª Carmen Sampedrok, Bermeoko saregileen eta neskatilen sektoreko hiru langilek, euren lanaren gakoak eta lanbide horren garrantzia azalduko dituzte Sabino Arana Fundazioan Euskal Abertzaletasunaren Museotik gonbidatuak, eta belaunaldien arteko txandaketa faltagatik duten kezka azalduko dute.
Izaskun Bilbao Barandica Europako Parlamentuko kide ohiak moderatuko du bilera. Bilbaok, europarlamentari izan zen garaian, hainbat alditan defendatu zuen halako lanbideen garrantzia eta emakumeoi langile gisa dagozkien gizarte-eskubideak eraz aitortzeko beharra.
«Saregileak eta neskatilak. Desagertzen ari den lanbide bat?» izenburuko hitzaldia Euskal Abertzaletasunaren Museoak 2022an abian jarri zuen «Aintzindariak» zikloaren esparruan egingo da. Ziklo honen helburua hainbat diziplinatan nabarmendu diren emakumeen istorioak nabarmentzea da; izan ere, diziplina horien ahaleginari esker, ohiturak eta praktikak eraldatu dira, eta tradizioz gizonek menderatu dute ingurune hori. Ekimen honen bidez, euren borroka, pasioa eta dedikazioa ikusarazi nahi dira, ezagutzen dituztenak inspiratuz eta pertsona askorentzat eredu bihurtuz.
Gerrako argazkilariak eta erreportariak: gatazkaren beste begirada. María Senovillaren eskutik
Gerrako argazkilariak eta erreportariak: gatazkaren beste begirada. María Senovillaren eskutik
Ukrainako gerrak gogorarazi digu zein garrantzitsua den ‘begiak izatea’ gatazka armatuetan eta mundua suntsitzen jarraitzen duten krisi humanitarioetan. Izan ere, XXI. mende honetan, pantailak baliatuz bizi gara munduan, esperientzia pertsonalak biziz baino gehiago.
Hala eta guztiz ere, gerra bateko gertaerak kontatzeko, irudiak edo kronikak landuz, behar-beharrezkoa da lekuan bertan egotea. Eta gerrako argazkilarien nahiz gatazketako kazetarien lana, tokian bertan egiten dena, ezin da pantailez ordeztu.
Errusiak Ukraina inbaditu zuenean, argazkilari eta kazetari espainiar askok gerra hori kontatzen ahalegindu ginen, biktimei ahotsa eman nahi izan genien, eta, batzuetan, begiratzen ere zaila den errealitatea erakutsi nahi izan genuen. Urtebete geroago, batzuek –gutxi batzuek– jo eta ke lanean segitzen dugu. Gatazkak bizirik dirauela eta horren ondorioak hor daudela gogoratu nahian.
Ukrainako gerra gaurkotasuneko gaia izan da azken urtean, baina gerra dokumentatzen ari garen profesionalenganako interesa ere piztu du. Hasteko, gerrako korrespontsal edo berriemaile izateko aukera aztertu duten kazetaritzako edo argazkigintzako ikasleengan, bai eta lanbidearekin zerikusirik ez duten kolektiboetako kideengan ere, gaur egun, euren buruari galdetzen diotelarik: nola egiten da lan gerra-eremu batean?
Gutxien galdetzen dena zera da: zenbat emakume argazkilarik lan egiten dute gerra-eremuetan? Erantzuna hauxe da: oso gutxik. Era berean, ez da ohikoa emakumeok gatazkari buruz daukagun begirada desberdina ote den itauntzea. Ba, bai, desberdina da, baina, batez ere, beharrezkoa da.
Galdera horiei arretaz erantzuten saiatuko naiz, baina beste batzuk ere proposatuko ditut. Zergatik daude hain emakume gutxi lan hau egiten? Zer egin dezakezue eremuaren beste aldetik Espainiako fotokazetaritzari eta emakume argazkilariei bultzada emateko? Niri galdetzera eta zuen buruari galdetzera gogatu nahi zaituztet topaldi honetan.
(María Senovilla kazetari eta argazkilari independentea da. Gerrako korrespontsal jardun du Afganistanen eta Afrikan, eta orain errusiarren Ukrainako gerran dabil berriemaile. Ukrainan, 300 egun baino gehiago eman ditu gerra-eremuan, eta haren kronika eta argazkiak hedabide entzutetsuetan argitaratu dira, hala nola New York Times, Washington Post, Telegraph edo The Guardian egunkarietan.
Eibarreko EAB 1931ko urriaren 18an abiatu zen, bere banderaren onespenarekin. Une horretan 300 afiliatu zituen EABk, eta herriko egoera erreza izan ez zen arren, euren helburua zenbaki hori bikoiztea zen.
Igande arratsaldez burutu zen mitina Mercedes Kareagak, bertakoa zen propagandistak, zabaldu zuen. Mercedesek lanean jarraitu zuen gerra ostean, hainbestean ze berak abiaraziko ekimenak gartzen jarraitu dute, besteak beste, gaur dena izan arte, hots, GUREAK taldea.
api 19 2023
EABko emakumeak, Aberriaren aldeko ametsen eroale
EABko emakumeak, Aberriaren aldeko ametsen eroale
Karmele Perez Urraza, Begoña Bilbao Bilbao eta Gurutze Ezkurdia Arteaga UPV-EHUko Garaian Taldeko Hezkuntza Fakultateko irakasleek eta ikertzaileek emandako hitzaldia, eta Gaurko Andreak Berdintasunaren Elkartea tokiko emakumeen elkartearen ekimenarekin, Emakume Abertzale Batzaren (EAB) jatorriari eta garapenari buruz.
Irungo EAB 1932ko otsailean sortu zen, ehun bat afiliaturen eskutik, baina urte horretan, 300 baino gehiago izan zituen. Egoera aldekoa ez bazen ere, EABko emakume abertzaleek aberriaren aldeko ametsak bete zitezen lan egin zuten, eta uso mezulariak bailiran, lau haizetara zabaldu zituzten mezu abertzaleak. EABren egoitzan (Euzko Langileen Alkartasuneko jarraoitzaileak ere egoitzan ibiltzen ziren), joskintza, sukaldaritza, irakurketa eta idazketa, musika eta dantza eskolak eman zituzten, eta ‘umetxu dantzarien’ lau talde ere osatu zituzten
mar 23 2023
19:00h -(e)tik 20:00h -(e)ra
IDEIALEKUn Kolon pasealekua 27. (Luis Mariano, Informazio eta turismo bulegoaren aurrean) 20305 Irun
Karmele Leizaola. Venezuelako diseinu grafikoaren lehen dama handia
Karmele Leizaola. Venezuelako diseinu grafikoaren lehen dama handia
Abertzaletasunarekin lotura estua zuen eta Donostian sustraiak zituen familia ezagun bateko kidea, Venezuelako erbestealdian jaioa, Karmele Leizaola nazioartean izan zen ezaguna eta Venezuelan inprimatutako hedabideetako legenda bat izan zen. Tirada handiko egunkari baten diseinu grafikoko departamentuaren zuzendaritza hartu zuen lehen emakumea izan zen, El Nacional egunkarian, eta 50eko hamarkadatik aurrera herrialde horretan argitaratu ziren egunkari eta astekari askoren irudiaren sortzailea izan zen, hala nola Momento aldizkariarena, non kazetaritzako pertsonaia handiekin batera lan egin zuen, besteak beste Gabriel García Márquez eta Plinio Apuleyo Mendozaekin. Caracaseko Euskal Etxean urte haietan egiten ziren argitalpenen diagramazioan aktiboki eta interesik gabe kolaboratzeari utzi gabe, hala nola “Gudari” aldizkarian, erbesteko euskal erresistentziaren organoa izan zen hartan.
Hizlaria: Amaia Fano kazetari euskal-venezuelarrak ibilbide luzea egin du Euskadiko komunikabideetan, batez ere prentsa idatzian eta irratian, eta hainbat hedabidetan lan egin du, hala nola Deian, Herri Irratian edo Radio Euskadin. Gaur egun, El Correo egunkarian idazten du Politika saileko zutabegile gisa eta Kazetarien Euskal Elkargoko dekanordea da.
Webgune honetan gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu soilik zure bisita optimizatzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu.
Informazio gehiago