Konferentziak / Mintegiak / Mahai-inguruak

Guztiontzako kirola

Euskal Abertzaletasunaren Museoak «Guztiontzako kirola» izenburua daroan hitzaldi-zikloa jarri du abian. Hitzaldi-sorta horren helburu nagusia kirol- jarduera sustatzea da, kirola gizarte aktiboagoa eta iraunkorragoa garatzen funtsezko tresna den aldetik. Era berean, kirol-mota guztiei ikusgaitasuna eta kirolariei ahotsa eman nahi zaie.

Euskal Abertzaletasunaren Museoa - Guztiontzako kirola

Athletic Clubek irabazitako zazpigarren Liga txapelketaren 40. urteurrena

Athletic Clubek irabazitako zazpigarren Liga txapelketaren 40. urteurrena

Garai hartan, taldeko jokalaria zen Daniel Ruiz-Bazanek eta Manolo Delgado Meco prestatzaile fisikoak gogora ekarriko digute 27 urteko agorraldiari amaiera eman zion balentria hura.

Sabino Arana Fundazioaren Euskal Abertzaletasunaren Museoak antolatutako «Guztiontzako kirola» hitzaldi-zikloaren esparruan, datorren asteazkenean, maiatzak 3 dituela, 19:00etatik aurrera, Athletic Clubek lortutako zazpigarren Liga txapelketa irabazi zenean, orain dela berrogei urte, hain zuzen ere, 1983ko maiatzaren 1ean, Kanaria Handiko Las Palmas taldearen Insular zelai zaharrean, jokatu zen azken partida gogoratuko dugu.

TeleBilbaoko aurkezle eta kirol kazetari Eduardo Velascok moderatuta, Athleticeko jokalari ohi Daniel Ruiz-Bazanek eta prestatzaile fisiko ohi Manolo Delgado Mecok gogora ekarriko digute garaipen gogoangarri hura, Athletic Club hiru hamarkada eman baitzituen taldearen arasetara Liga txapelketarik ekarri barik. Inolako zalantzarik gabe, merezi du balentria hori Athletic Clubeko zale eta futbolarien belaunaldi berriei adieraztea, une hori bizi izan zuten protagonistetako biren eskutik.

«Guztiontzako kirola» zikloaren helburu nagusia kirol-jarduera eta -balioak sustatzea da, fair play delakoaren bidez, gizarte aktiboagoa eta iraunkorragoa gara dadin sustatzeko eta, aldi berean, kirol mota guztiei ikusgarritasuna ematea eta protagonistei ahotsa.

  • mai 03 2023
  • 19:00h -(e)tik 20:30h -(e)ra
  • Sabino Arana Fundazioa. Plaza Moraza Bilbao
Euskal Abertzaletasunaren Museoa

"Emakumea kirolean" hitzaldia

"Emakumea kirolean" hitzaldia

Euskal Abertzaletasunaren Museoak «Guztiontzako kirola» izenburua daroan hitzaldi-zikloa jarri du abian. Hitzaldi-sorta horren helburu nagusia kirol- jarduera sustatzea da, kirola gizarte aktiboagoa eta iraunkorragoa garatzen funtsezko tresna den aldetik. Era berean, kirol-mota guztiei ikusgaitasuna eta kirolariei ahotsa eman nahi zaie.

 TeleBilbao telebistako kirol-kazetari eta aurkezle Eduardo Velascok koordinatu eta moderatuko du zikloa, eta lehen hitzaldia irailaren 28an izango da, asteazkenarekin, 19:00etatik aurrera, Sabino Arana Fundazioaren egoitzan. “Emakumeak kiroletan” autua jorratuko da, eta Ana Urquijo, Athletic Clubeko presidente ohia, eta Iraia Iturregi, talde zuri-gorriko emakumezkoen entrenatzailea, arituko dira hizlari. Bi-biak aurrendariak ditugu eta berdintasuneranzko bidean oztopoak gainditu izanaren eredu horren maskulinizaturik dagoen kirolaren esparruan.

Ana Urquijo, Sabino Arana sariduna 2018. urtean, Bilboko futbol-taldearen presidentea izan zen 2006 eta 2007 urteetan, bai eta presidentea izandako lehen emakumea zuri-gorrien historian.

Lanbidez, abokatua eta higiezinen jabetzako agentea da, eta Bizkaiko Abokatuen Elkargoaren Batzordeko kide gisa parte hartu zuen lehen emakumea dugu.

Ana Urquijoren izendapena guztiz gogoangarria izan zen. Izan ere, Athletic Clubeko presidenteetan lehen emakumea izateaz gain, Lehen Mailako futbol-taldeetako presidenteetan bigarren emakumea izan zen, Rayo Vallecano taldeko presidente izan zen Teresa Riveroren ostean. Horrez gain, Urquijok berak bultzatu zuen San Mames estadio berria eraikitzeko proiektua.

 Iraia Iturregik Athletic Clubeko emakumezkoen taldea zuzentzen jarraituko du 2022-2023 denboraldian. 2021eko urtarrilean iritsi zen taldera, emakumezkoen taldea entrenatu duen lehen emakumea izan dela.

Iraia Iturregi historia bizia da Bizkaiko taldean. Hasteko, jokalari gisa. Aldi berean,  entrenatzaile gisa, ibilbide arrakastatsua izan zuen 2010 eta 2017 urteen artean beheko kategorietan. Beste alde batetik, aipatzekoak dira Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietan ateratako lizentzia eta COE-Kirol Errendimendu Handiko masterra Madrilgo Unibertsitate Autonomoan, besteak beste. Lau liga ditu eta nazioartean aritu da Espainiako hamaikakoan.

  • ira 28 2022
  • 19:00h -(e)tik 20:30h -(e)ra
  • Sabino Arana Fundazioa