Zinema

Emakumeen karabana

Museoan zabaldu dugun atal hau egin dugu Juan Carlos Vázquez Velascoren laguntzarekin. Velasco Kultura Communication y Desarrollo GGKEren zuzendaria da, bai eta “Film Sozialak”, Bilboko Zinema Ikusiezinaren Nazioarteko Jaialdiaren zuzendaria ere.

Abentura hau 2012an hasi zen Amal Ramsisen eskutik, eta urtero egiten den zine-ziklo bihurtu da, zinemagile arabiarrek beren gizartera luzatzen duten begirada aldarrikatuz eta publikoa Egipto, Libano, Palestina, Maroko, Algeria eta inguruko herrialdeetako emakumeek bizi duten errealitatera hurbilaraziz. Nazioarteko karabana da, beste herrialdeetako emakumeek eginiko pelikulak proiektatzen dituena. Museoaren borondatea da proiektu honi ikusgarritasuna ematea, ikusezinezko zinema karabanaren barruan dagoen pelikuletako bat proiektatuz eta haren inguruko eztabaida eginez .

Imagen de una mujer africana

De cierta manera

De cierta manera

Sabino Arana Fundazioaren Euskal Abertzaletasunaren Museoak KCD (Kultura Communication  y Desarrollo) euskal GGKEarekin batera antolatu du Emakumeek eginiko Zinema Karabanaren 11. edizioaren barruan aurten Bilbon ikusi ahal izango diren filmetako baten  proiekzioa, Sabino Arana Fundazioaren egoitzan. 

"De cierta manera" izenburuko pelikula 1974an estreinatu zen, dokumental erradikala da Castroren garaian Kuban ematen zen matxismo atzerakoiaren kritika konplexua egiten du. Irakasle progresista baten eta gizon tradizionalista baten arteko harreman gatazkatsua kontatzen du gizarte postiraultzaile baten ere jarrera matxistak gaur egun bezala agertzen zirela eta borrokatu behar direla erakusten du.

Sara Gómez zuzendariak 31 urterekin asmak jo hil baino lehentzeago filmatu zuen pelikula hau. Lan teknikoa Tomás Gutiérrez Alea, Julio García-Espinosa eta Rigoberto López zimagileek amaitu zuten, eta ondoren estreinatu zuten.

Bere garairako, filma oso erradikala izan zen, bai formari dagokionez, bai edukiari dagokionez ere, Sara Gómez aitzindaritzat ez ezik, Kubako eta Latinoamerikako garaiko zinemagile esanguratsuenetakotzat ere hartu baitzuten. 

  • mai 24 2022
  • 18:30h -(e)tik 20:30h -(e)ra
  • Sabino Arana Fundazioa. Morazan Enparantza Bilbo

Khartoum offside

Khartoum offside

2021eko ekainaren 2an, Euskal Abertzaletasunaren Museotik igaro zen Emakumeen 10. Zinema Karabana, eta  bertan eman zen ezagutzera “Khartoum offside” izenburuko dokumentala, Marwa Zein zuzendari saudiarrak eginikoa.

Erakusketa ibiltariaren sustatzaile eta sortzaile Amal Ramsis zuzendari egiptiarraren presentzia eta parte hartzea izan genuen. Amal Ramsisekin izan zen Juan Carlos Vázquez Velasco, KCD Kultura, Communication y Desarrollo GGKEko  eta Bilboko “Film Sozialak” Zinema ikusiezinaren Nazioarteko Jaialdiaren zuzendaria.

Amal Ramsis, Klaketa Árabe produktorearen bidez jarri zuen abian ekimen hau, eta 2012tik aurrera Bilbon egiten da KCD GGKEren bidez. Zinema Karabanaren helburua da ekitatea bultzatzea, arabiar kulturaren eta beste kulturen arteko topaguneak sortzea eta Zinema Sozialeko zuzendariak ikusgarri egitea. 

Juan Carlos Vázquez Velasco 1988tik ari da lanean Nazioarteko Lankidetzaren eta Gizartea Eraldatzeko Heziketaren bidez. Bere ibilbide profesional hainbat kanpaina egin ditu Euskadin eta Euskaditik kanpo, Zinema Sozialeko jaialditan epaile lanak eginez eta  komunikazioa garapen tresna gisa aurkezteko tailerrak eta konferentziak emanez. 

“Khartoum offside”  tituluko dokumentalak Jartum hiriko (Sudan) emakume gazte talde baten istorioa kontatzen du. Emakume hauek futbol profesionalean aritu nahi dute herrialde horretako gobernu militar islamiarrak debekua ezarri duen arren. Sudaneko emakumeen futbol talde gisa aurkezteko daramaten borrokan, ez dute beldurrik eta indar itzela erakusten dute. 

Federazio Nazionalak FIFAren funtsak jasotzen ditu emakumeek osatutako taldeentzat, baina beraiek erabat baztertuta jarraitzen dute. Dena dela, itxaropen argi txiki bat pizten da Federazioaren baitan egingo diren hauteskundeek sistema aldatzeko aukera  txikia ematen dutenean. 

“Khartoum offside”  dokumentalak ondorengo sariak jaso ditu,besteak beste: AAA-Afrikako Zinemaren Akademiaren Dokumentalik onena 2019an;Kartagoko Zinema Jaialdiaren Dokumentalik onena 2019an; eta  FCAT- Tarifako Zinema Afrikarraren Jaialdiko Dokumental Onenaren saria 2019an.