Museo del Nacionalismo Vasco - Talleres didácticos - Construyendo Bilbao

Bilbo eraikiz

Bilbo hiriaren iragana eta oraina ezagutuko dugu atzoko eta egungo irudiak konbinatuz. Horretarako, antzinako eta egungo argazkiak erabiliko ditugu. Margoekin kolorea emango diegu eta kartoi bat erabiliko dugu 3D efektuko muntaia egiteko.

Bizkaiko hiriburuan desagertu diren eraikinen, tokien eta guneen berri emango dugu eta XXI. mendeko Bilboko egitura modernoei ateratako argazkiekin konbinatuko ditugu. Talde-lana sustatuko dugu eta, amaitzean, denek batera, argazki bat aterako dute egin duten lana erakutsiz.

  • Haur Hezkuntzako 2. mailatik aurrera / 4 urtekoen gela
Euskal Abertzaletasunaren museoa - tailer didaktikoak - Ura dugu lagun
Berria!

Ura dugu lagun

Tailer dibertigarri honetan, ura hobeto ezagutzeko aukera izango dugu eta ur tanta baten itxurako giltzatako ederra egingo dugu. Ba al dakizu Hama Beads izeneko plastikozko pieza txikitxu batzuk erabiliko ditugula? Pieza hauek kontu handiz jarriko ditugu 3D formako ur tanta bat egingo dugu, ondoren giltzatako gisa erabiltzeko. 

  • Lehen hezkuntza aurrera
Museo del Nacionalismo Vasco - Arboglifos

Arboglifoak

Euskal artzainak joan ziren lekuetako historian murgilduko gara, bereziki Amerikarako immigrazioaz.

Ikasleei azalduko diegu arboglifoak zer diren (euskal artzain haiek Amerikako basoetako zuhaitzetan egin ohi zituzten grabatuak), gure historiaren parte direnak. Ondoren, abiapuntu honekin eta zuhaitzen  lauzen bidez (egurrezko diskoak), giltzetako ederra egingo dugu.

  • Lehen Hezkuntzako 1. mailatik aurrera
Euskal Abertzaletasunaren Museoa. Tailer artistiko eta dibertigarriak - Bilbo Warhol-en erara
Berria!

Bilbo Warhol-en erara

Tailer honekin haurrak pop art mugimendu artistikoan murgilduko ditugu Bilboko baldosa gure sinbolorik bereizgarriena baliatuz.

Andy Warhol da mugimendu honen sortzailea, eta bere CAMPELL ZOPA bezala, inspirazio-iturria eguneroko bizitzako elementu arruntetan, objektuetan eta inguruan zituen irudietan inspiratuta dago. Pop art hori gurera ekarriz, etxetik ateratzen garen bakoitzean zapaltzen dugun harlauza baliatuko dugu artea egiteko.

  • LH2 aurrera
Museo del Nacionalismo Vasco - Talleres didácticos - Creciendo con el agua
Berria!

Urarekin hazten gara

Lur pixka bat, pinkiak eta hazi batzuk erabiliz, uraren erabilera arduratsuaz eta lurrak landareen hazkuntza-prozesuan duten funtsezko garrantziaz ikasteko aukera izango dute ikasleek.


Jarduera honen bidez, argi eta garbi ulertu ahal izango dute nola elementu natural horiek elkarrekin lan egiten duten landareak osasuntsu eta indartsu garatu ahal izateko.


Gainera, iledun panpina bat egiten ikasiko dute eta edalontzi bat begiekin apainduko dute urak eta material naturalek landareei laguntzeaz gain, sortzen dituzten panpinei bizia ematen dietela ikusiz eta ulertuz. 


Sormena eta irudimena sustatzeaz gain, haurrei laguntzen die ura zaintzearen eta eguneroko bizitzan modu arduratsuan erabiltzearen garrantzia ulertzen.

  • Haur hezkuntza 5 aurrera
Euskal Abertzaletasunaren  museoa - Tailer didaktikoak  - La baldosa de Bilbao

Bilboko harlauza

Bilboko ikonorik maitatuenetakoa bere HARLAUZA da. Tailer honen bidez, neska eta mutilek beren historia hobeto ezagutzeko aukera izango dute, hau da, bere diseinuaren zergatia, hiribilduan noiztik dagoen eta…… askoz ere gauza gehiago.

Arte plastikoak landuko ditugu, bai eta modelajea ere, gure harlauza sortu arte. Kolorea emango diogu eta bakoitzak erabili ahal izango du berak nahi duen kolorea. Saioa amaituta, harlauza guztiak elkarren ondoan jarrita, zoru berria izango dugu asmatuta, erabat pertsonalizatua.

  • Lehen Hezkuntzako 3. mailatik aurrera
Euskal Abertzaletasunaren  museoa - Tailer didaktikoak  - Artea eta ura
Berria!

Artea eta Ura

Marrazki eder bat margotuko dugu akuarelak erabiliz. Baina, badakizue zer? Gure pinturak eder gera daitezen eta hondatu ez daitezen, kontu handiz erabili behar dugu ura! Ur gehiegi erabiltzen badugu, marrazkia hondatu egin daiteke, eta horrek balio handiko zerbait erakusten digu: ura oso baliabide garrantzitsua da eta zaindu egin behar dugu!


Gure marrazkian bezala, gure egunerokoan ur asko erabiltzen badugu, ur hori gabe gera gaitezke. Horregatik, garrantzitsua da behar den kopurua bakarrik erabiltzen ikastea, guztiok ur garbia eta freskoa izan dezagun edateko, bainatzeko eta gure landareak eta animaliak zaintzeko.


Beraz, margotzen dugun bitartean, gogora dezagun ura babestu beharreko altxorra dela. Goazen dibertitzera artista arduratsuak izateaz gain uraren zaintzaile izaten ikasiz!

  • Lehen hezkuntza aurrera
Nuestros símbolos – La ikurriña

Gure sinboloak - Ikurrina

Tailer honetan gure euskal sinbologia landuko dugu artearen bidez. Askotariko materialen bidez  forma emango diegu Ikurrina bezalako sinbolo enblematikoei.

Tailer honek ahalbidetuko du material eta testurekin esperimentatzea eta collage teknika erabiliz adierazpen artistikoa landuko dugu euskal sinbologia baliatuz.

  • Haur Hezkuntzako 1. mailatik aurrera / 3 urtekoen gela
Museo del Nacionalismo Vasco - Talleres didácticos - Experimentando con un taumatropo

Taumatropoarekin esperimentatzen

Traumatopoa jostailu optikoa da eta irudietan mugimenduaren sentsazioa produzitzeko erabiltzen da. “Tramankulu” hau da zinemaren aurrekari bat.

Disko bat da eta irudi bat dauka alderdi bakoitzean. Diskoaren ertzetan bi soka edo elastiko jartzen dira eta hainbatetan bihurtzen dira. Horrela, tiratzean, diskoa biraka hasten da abiadura handian. Biraketa arin honek ikuslearengan eragiten duen ilusioa da irudi biak elkarren ondoan daudela.

Helburua da neska eta mutilak hastea zinemaren kontzepturik oinarrizkoenean, jarduera ludikoan parte hartuz. Jostailu optiko honek sortzen duen ilusioa da irudia mugitzen dela.

  • Haur Hezkuntzako 2. mailatik aurrera / 4 urtekoen gela
Euskal Abertzaletasunaren  museoa - Tailer didaktikoak  - “Guernica”, Pablo Picasso

“Guernica”, Pablo Picasso

Parte hartzaileen artean eztabaida piztuz, Picassoren "Guernica" koadroaren kolorea berrinterpretatzea.

Tailer honen bidez, euskal historia landuko dugu eta Pablo Picasso “Guernica” izena eman zion koadroa ezagutuko ditugu.


Tailer honetan gure helburua haur guztien artean “Gernika” bat eraikitzea da, kolorea emanez.


Lana banakakoa eta aldi berean taldekakoa; izan ere, parte-hartzaile bakoitzak koadro ospetsu horren zati bat berregingo du, eta oihalean erreproduzituko du, tenperak erabiliz. Bukatu ondoren, mihise guztiak batu eta kolorez betetako “Gernika” berri bat osatuko dugu, puzzle bat balitz bezala.

  • Lehen Hezkuntzako 1. mailatik aurrera
Euskal Abertzaletasunaren  museoa - Tailer didaktikoak - Kolore hiperkonektatuak

Kolore hiperkonektatuak

Tailer honen bidez kolorea landuko dugu, linea abstraktu eta esperimentalenean.

Askotariko materialak erabiliko ditugu erliebean magiaz betetako marrazkia egiteko. Gatza eta tenperak erabiliko ditugu eta koloreak berez hiperkonektatuko dira.

  • Haur hezkuntzako 3. mailatik aurrera / 5 urtekoen gela
Euskal Abertzaletasunaren  museoa - Tailer didaktikoak  - Kartoizko kutxarekin kamera estenopeikoa egitea

Kartoizko kutxa batekin kamera estenopeikoa egitea

Tailer honetan argazki kamera tradizionalen printzipioak garatuko ditugu, kartoizko kaxa soil batetik argazki kamera bat sortuz.


Birziklatzearen garrantziaz jabetuz, bizitza berri bat emango diogu kartoizko kutxa bati, kamera estenopeiko bihurtuz.

  • Lehen Hezkuntzako 3. mailatik aurrera
Euskal Abertzaletasunaren Museoa. Tailer artistiko eta dibertigarriak

Olatu birziklatuak

Euskal Abertzaletasunaren Museoak iraunkortasunari buruzko tailer berri bat sortu du.

Oraingo honetan , tailerra gure itsasoetatik bildutako materialak eta hondakinak berrerabiltzean datza , eta horiekin Bilboko portura iritsiko den itsasontzi bat eraikitzeko.

Tailer honekin gure ekintzek ingurumenean duten garrantziaz ohartzea eta 2050ean zero karbono isuri garbiak lortzeko Bilboko Portutik egiten ari diren jarduerak ezagutzea nahi dugu.

  • HH 5 aurrera
Euskal Abertzaletasunaren Museoa. Tailer didaktikoak - Gure sinboloak: Lauburua.

Gure sinboloak: Lauburua.

Tailer honen bidez, ikasleek serigrafiaren teknika artistikoa ikasiko dute. Serigrafia erraz eta ekipamendu handiak erabili beharrik gabe egin daiteke.

Lauburuarekin elastiko bat apainduko dugu, euskal kulturaren ikur adierazgarrienetako eta ezagunenetako bat.

Haien esanahia eta jatorria ezagutuko dituzte.

  • 9 urtetik aurrera
Museo del Nacionalismo Vasco - Talleres didácticos - Colores hiperconectados. Fuegos artificiales.

Kolore hiperkonektatuak Su artifizialak

Tailer honen bidez, kolorea landuko dugu bere alderdi abstraktu eta esperimentalenean.

Tenperekin eta lastoekin lan egingo dugu, eta magia handiko orri-marka bat sortuko dugu, non koloreak su artifizialak balira bezala hiperkonektatuko diren.

  • Haur Hezkuntzako 1. mailatik aurrera / 3 urtekoen gela
Bilbo Eraikiz. Zazpi Kaleak.

Bilbo Eraikiz. Zazpi Kaleak.

Tailer honen helburua da Bilboko Alde Zaharraren iragana eta oraina ezagutzera ematea.

Horretarako, hainbat eraikin eta leku enblematikoren marrazkiak erabiliko ditugu, zahar zein moderno izanik, hiriaren historiarako balio handikoak direnenak.

Ondoren, kartoizko oinarri baten gainean eginiko marrazkiekin 3D efektua lortzeko muntaia egingo dugu.

Taldean lan egingo dugu eta taldeko argazki batekin amaituko dugu.

  • HH 4 Aurrera
Gure historiaren bila

Gure historiaren bila

Gure historia liburu propioa egingo dugu. Hainbat kapituluk osatuko dute, eta bakoitzean deskubrituko dituzu gertaera historiko esanguratsuak, gure sinbologia, gure hizkuntza.

Lehen kapitulutik hasiko gara, eta tailer hau amaitutakoan izango duzu esku artean. Gure sinboloetako batzuen esanahia ezagutuko dugu, bai eta historia garaikidearen zati bat ere, tailerra hobeto ulertzen lagunduko dizuen animazio baten bidez.

Tailer hau egingo da Museoaren “Nor gara gu?” erakusketaren inguruan.

  • LH 3 Aurrera
Euskal Abertzaletasunaren Museoa. Tailer artistiko eta dibertigarriak - Edontzi-azpiko lauburu

Edontzi-azpiko lauburu

Lauburua da euskal kulturaren berezko ikurra, Euskal Herriaren bereizgarri nagusienetakoa. Tailer honen bidez, Lauburuaren historia ezagutu ahal izango dute haurrek, bai eta ikur eder honen morfologia eta hainbat xehetasun interesgarri ere.

Arte plastikoak landuko ditugu, estanpazioaren teknika , hain zuzen. Kortxozko edontzi-azpiko bat pertsonalizatuko dugu eta lauburu berezia egingo dugu, kolorez betea, eguneko otamenetan alegrantzia ekarriko diguna.

 

  • Bigarren hezkuntza aurrera.
Construyendo el futuro

Etorkizuna eraikiz

Aranzadi Zientzia Elkartearekin  eta gure historiaren pasarte esanguratsuak bizi izan dituzten pertsonen laguntzarekin, gerraren ondorioak aztertuko ditugu: hobiak lokalizatzea DNA analisiak, eta abar.

Tailer honen protagonista nagusia izango da Memoria Historikoa. Memoria baita lehenetsi beharrekoa elkarbizitza eraikitzeko, baina iragana ahaztu gabe. Hori bai, gorrotorik gabe, gizarte anitz eta kohesionatua eraikitzeko, bakean  biziko dena.

  • DBH eta Batxilergoa
Euskal Abertzaletasunaren Museoa. Tailer artistiko eta dibertigarriak - Itsasoa pixelatzen

Itsasoa pixelatzen

Tailer honetan itsas irudiak egingo ditugu, eta Hama Beadsen piezen bidez sortuko ditugu. Pieza horiek kolore desberdinetako plastikozko pieza txikiak dira, eta horiekin irudi desberdinak osatu ahal izango dituzte, 3Dko objektuen forma eta tamaina emanez.

Azken lana giltzarri polit bat izango da bere sorkuntzarekin.

Lehen Hezkuntza aurrera

  • A partir de primero de primaria