Argazki funtsa

Alderdi Eguna

Menua Bildumak ikusi

Alderdi Eguna 1982

1982ko Alderdi Eguna Gasteizen ospatu zen lelopean

Alderdi Eguna 1982: "Ni un paso atrás", Salburuan

1982ko irailaren 26an, Gasteizko Salburuako zelaiek —lehen "General Mola" aerodromoa izandakoak— EAJren urteko jai nagusia hartu zuten. Toki hartatik, urte batzuk lehenago, Alemaniako aviazioak Euskadiko hiriak suntsitzera abiatzen zen. Baina historiak buelta eman zuen: garai bateko "garaituak" ziren, orduan, oroitzapen horren benetako garaileak. Gerraren mamua, urte luzez Gasteizko zelaietan presente egona, alaitasun eta anaitasunari lekua utzita desagertu zen.

Ospakizunak izaera politiko markatua izan zuen ere. Aldaketa sozialistaren hauteskunde orokorren atarian, EAJren aparatu elektorala martxan jarri zen indar guztiarekin. "Gure indarra Euzkadirentzat"  izan zen lema nagusia. Berriz ere frogatu zen ezta Gobernuko lanak ezta urteen igaroak ere ez zutela nazionalismo militante aktiboa ahuldu. LOAPA bide hilean zegoela eta sozialistak Moncloara iristear zeudela, EAJk erakutsi zuen bera gabe ezinezkoa zela Euskadi gobernatzea.

Alderdi Eguna hasi baino lehenago, irailaren 19an, Poliziak Land Rover batzuekin bisita bat egin zuen, materiala, poltsak eta motxilak arakatuz, antolatzaileen protestei kasurik egin gabe.

Gazteenentzat, Alderdi Eguna 4.000 pertsonentzako akanpada batekin hasi zen: Herri Kirolen erakustaldia, bigantxak, dantzaldia, Alderdiko eta Jaurlaritzako burukideekin solasaldia, eta Mendizorrotzan umeentzako teatroa eta musikaldia izan ziren aurreko egunetarako antolatutako ekitaldiak.

Xabier Sanchez izan zen urte honetako tribunaren diseinatzailea. Mitinean Carlos Garaikoetxea lehendakariak, Mikel Estabillo ABBko presidenteak eta Xabier Arzalluz EBBko presidenteak hartu zuten parte.

"Alderdi" aldizkariak zenbaki hauek eman zituen: 100 lagunek lagundu zuten muntaketa lanetan eta beste 300ek trafikoa gidatzen eta segurtasunean; Arabako Errioxatik ekarritako 55.000 ardo botila edan ziren; 18.000 freskagarri kutxa erabili ziren; txosna bakoitzak batez beste 1.000.000 pezetako diru-sarrera izan zuen; eta Gurutze Gorriak 227 pertsona sendatu zituen. 900 autobusek eta 30.000 kotxek, oinez joandakoak alde batera utzita, 220.000 pertsona inguru bildu zirela adierazten zuten.

Cartel Alderdi Eguna 1982 Jesus Maria Leizaola, Lehendakari Zaharra Euskal Abertzaletasunaren Museoa - Alderdi Eguna 1982 Euskal Abertzaletasunaren Museoa - Alderdi Eguna 1982 Euskal Abertzaletasunaren Museoa - Alderdi Eguna 1982 Euskal Abertzaletasunaren Museoa - Alderdi Eguna 1982 Euskal Abertzaletasunaren Museoa - Alderdi Eguna 1982 Euskal Abertzaletasunaren Museoa - Alderdi Eguna 1982 Euskal Abertzaletasunaren Museoa - Alderdi Eguna 1982 Euskal Abertzaletasunaren Museoa - Alderdi Eguna 1982 Euskal Abertzaletasunaren Museoa - Alderdi Eguna 1982 Euskal Abertzaletasunaren Museoa - Alderdi Eguna 1982 Euskal Abertzaletasunaren Museoa - Alderdi Eguna 1982 Euskal Abertzaletasunaren Museoa - Alderdi Eguna 1982 Euskal Abertzaletasunaren Museoa - Alderdi Eguna 1982 Euskal Abertzaletasunaren Museoa - Alderdi Eguna 1982 Euskal Abertzaletasunaren Museoa. Alderdi Eguna 1982

1 orrialdetatik 1.a, 17 elementutatik 1.etik 17.era