Bilduma iraunkorra

Bitxia

Espazio berri bat irekiko dugu Nor gara gu? erakusketan. Gure webgunean ere ikus dezakezu.

Erakusketa iraunkorraren edo denboralearen parte ez den pieza, objektua, elementua... izango da, baina museoaren bildumaren parte edo beste erakunde baten mailegua da.

"Bitxiak" txokoan ikusi ahal izango duzu, eta modu iragankorrean egongo da ikusgai hilabetez.

Menua Bildumak ikusi

Ramon Bikuñaren erretratua

2026ko urtarrilean, Javier Ciga Etxandi margolariak Madrilen 1911ko apirilaren 1ean egindako Ramón Bikuña Epalza Jaunaren Erretratua aurkezten du Bitxiak. Mihise gaineko olio-pintura da, Portugaleteko Udal Batzordeak dohaintzan emandakoa eta Euskal Abertzaletasunaren Museoan gordeta dagoena.

Ramon Bikuña (Portugalete, 1886–1935) abokatua, ontzi-jabea eta euskal abertzaletasunaren aitzindarietako bat izan zen. Deustuko eta Bartzelonako unibertsitateetan trebatua, aktiboki parte hartu zuen bere garaiko bizitza politiko eta kulturalean. Idazle eta kazetaria, testu ugari sinatu zituen Rabik izengoitiarekin eta politika eta enpresa arloan garrantzi handiko karguak izan zituen, 1933an Bilboko Gorteetarako diputatu izatera iritsi zelarik.

Erretratuaren egilea, Javier Ciga (1877–1960), XX. mendeko nafar pinturaren figura garrantzitsuenetako bat da. Bitxiak sailean berreskuratzen den bere bigarren lana da hau, eta bere pintatzeko modua berriz ere preziatzeko aukera ematen du: pintura lasaia, zorrotza eta orekatua, artifizialtasunetik ihes egiten duena erretratatuaren esentzian sakontzeko. Errealismoari leial, Cigak Parisko bere etapako irakaspenak integratu zituen, inoiz perfekzio teknikoari eta pinturaren balio handiei uko egin gabe.

Lan honek, beraz, interes bikoitza du: euskal abertzaletasunaren figura klabe baten lekukotza bisual gisa eta esentzia eta egien margolari den Javier Cigaren hizkera piktorikoaren adibide bikain gisa.

euskal abertzaletasunaren museo - bitxiak - ramón vicuña

1 orrialdetatik 1.a, 1 elementutatik 1.etik 1.era