Masterclass-a
"Ehunak kontserbatzeko euskarriak, prozedurak eta materiala”
Prebentziozko zainketaz ari garen guztietan, gure pieza historikoak egon daitezkeen prozesu guztietan pentsatu behar dugu.
Pentsatu behar dugu ehunak direla materialik ahulenetakoenak.
Objektu baten egoera ebaluatu behar dugu, gordetzeko orduan erarik egokiena aukeratzeko.
Horretarako, ulertu behar dugu egungo egoerara nondik etorri den, egoera horren zergatia eta zer ondorio izango dituen. Ehunen bildumak museoetan hondatzen dira gehien bat txarto maneiatzen direlako edo desegokiro gordetzen direlako.
Gordetzeko método guztiak ondo aztertu behar dira piezak ahalik eta gutxien hondatu daitezen; eta materialak aukeratzen ditugunean kontuan izan behar dugu fisikoki iraunkorrak eta kimikoki egonkorrak izan behar dutela.