Masterclass-a
“Nola kontserbatu eta paketatu ehun-hondoa?”
Euskal Abertzaletasunaren Museoak ehun-ondarea kontserbatzeari eta paketatzeari buruzko master class praktiko bat antolatu du. Saioa Soledad Santistebanek, ehunen zaharberritzaile espezializatuak,emango du.
Saioan zehar, bertaratutako guztiek modu aktiboan parte hartzeko aukera izango dute, hainbat ehun-piezarekin lan eginez. Piezak behar bezala manipulatzen ikasiko dute, baita zer egin daitekeen eta zer saihestu behar den ere, piezak hondatzea prebenitzeko.
Ariketa praktikoen bidez, ehun-piezak manipulatzeko, babesteko, kontserbatzeko eta paketatzeko teknika eta zaintza egokiak landuko dira, prebentziozko kontserbazioak piezak denboran zehar egoera onean mantentzeko duen garrantzia azpimarratuz.
Ehun-ondarea nola zaindu eta babestu modu praktiko eta hurbilean ikasteko aukera paregabea.
Parte hartzera animatzen zaituztegu, gure ehun-piezak behar bezala kontserbatzen ikasteko!