Karpeta didaktikoa
Galdutako liburuaren bila
“Nor gara gu?” erakusketa ikastetxeetara eta publiko gaztearengana hurbiltzera begira, karpeta didaktiko batzuk prestatu ditugu eta joko baten bidez joango dira deskubritzen askotariko gertakari historikoak eta objektuak. “Liburu galduaren bila” deitzen da eta bi planteamendu egin ditugu, bata 6 eta 9 urte bitarteko haurrentzat eta bestea 10 eta 12 urteko neska eta mutil koskorrentzat. Adin tarte horietara egokitu ditugu.
“Nor Gara Gu?” erakusketak erakusten dizkigu gure kulturaren, gure hizkuntzaren eta mundua ulertzeko dugun ikuskera bereziaren aztarnak, bai eta emakumeak egungo gizartearen sorreran izan duen eta duen garrantzia erakusten duten oroigarriak ere.Ibilbide interesgarria gure sustraietan zehar.
Esperimenta dezatela nahi dugu, pentsa eta senti dezatela, diberti daitezela eta amets egin dezatela.