ERAKUSKETA IBILTARIA

Lauaxeta. Ametsen egilea. Mungia

Zer da erakusketa hau?

‘Lauaxeta, Ametsen egilea’ erakusketa Laukizen jaiotako poetari egindako hurbilpena da. 10 panelen bidez bere bizitza kontatu dugu.

Batasun haria Ametsa da, bizitzan izan zituen ametsak: Poesiaren ideala, kazetaritzan agerturiko asmoa, kultura eraberritzeko nahia, gizartea aldatzeko ahalegina. Eta kontakizun hori eginez, bere biografia osatu dugu eta bere harreman-sareak deskribatu, bai bere eguneroko bizitzan, bere joera politikoan, bai eta ere Euzko Gaztedi erakundean eta Emakume Abertzale Batzako kidekin izan zuen hartu-emanetan.

10 panel dira. Elementu mugikorrak; haiek osatuko dute Bizkaiko bost herritan agertuko den erakusketa. Labur eta arina. Lauaxetaren bizitza begien aurrean jarriko diguna.

Garai hartako poetek poesia aldatu nahi zuten, eta era berean mundua aldatu. Horregatik da hain garrantzitsua bere ametsen ibilbidea egitea.

Zer dago erakusketa honetan?

Argazkien eta dokumentuen argazkiak. Baina dokumentu berriak agertzen eta erakusten saiatu gara.

Badira Lauaxetaren argazki berriak, nahiz eta haren inguruko material urria egon.

Dokumentu berrien artean aipatuko ditugu mitinetako iragarki ezezagunak, Arrats Beran liburuaren originala, 1938ko otsailean Bartzelonako Euzkadi egunkarian eusko idazleek egin zioten omenaldia, kartzelan sartu zen unean egin zioten sarrera-orria eta epaiketaren zenbait testu eta agiriak, tartean heriotza-sententzia.

Erakusketaren ordutegia: Ekaina astelehenetik ostiralera 09:00etatik 20:00etara. Larunbatetan: 10:00etatik 13:30era

Uztailaren 1etik irailaren 15era ordutegia astelehenetik ostiralera izango da: 09:00-14: 00

Museo del Nacionalismo Vasco. Exposición \
  • Presentziala

Mungia

12 -(e)tik ekaina -(e)tara 15 iraila -(e)tatik 09:00h -(e)tik 20:00h -(e)tara

Torrebillela Kultur Etxea

Museo del Nacionalismo Vasco. Exposición \
Museo del Nacionalismo Vasco. Exposición \
Euskal Abertzaletasunaren Museoa. Erakusketa Lauaxeta. Ametsen egilea
Museo del Nacionalismo Vasco. Exposición \
Museo del Nacionalismo Vasco. Exposición \
Euskal Abertzaletasunaren Museoa. Erakusketa Lauaxeta. Ametsen egilea

“Maitale Kutuna. Inoiz ikusi bako maitale kutuna. Nire opa xamurrok laztanduten dabe.”

Esteban Urkiaga "Lauaxeta"

Museo del Nacionalismo Vasco. Exposición \