ERAKUSKETA IBILTARIA

Lauaxeta. Ametsen egilea

Zer da erakusketa hau?

‘Lauaxeta, Ametsen egilea’ erakusketa Laukizen jaiotako poetari egindako hurbilpena da. 10 panelen bidez bere bizitza kontatu dugu.

Batasun haria Ametsa da, bizitzan izan zituen ametsak: Poesiaren ideala, kazetaritzan agerturiko asmoa, kultura eraberritzeko nahia, gizartea aldatzeko ahalegina. Eta kontakizun hori eginez, bere biografia osatu dugu eta bere harreman-sareak deskribatu, bai bere eguneroko bizitzan, bere joera politikoan, bai eta ere Euzko Gaztedi erakundean eta Emakume Abertzale Batzako kidekin izan zuen hartu-emanetan.

10 panel dira. Elementu mugikorrak; haiek osatuko dute Bizkaiko bost herritan agertuko den erakusketa. Labur eta arina. Lauaxetaren bizitza begien aurrean jarriko diguna.

Garai hartako poetek poesia aldatu nahi zuten, eta era berean mundua aldatu. Horregatik da hain garrantzitsua bere ametsen ibilbidea egitea.

Zer dago erakusketa honetan?

Argazkien eta dokumentuen argazkiak. Baina dokumentu berriak agertzen eta erakusten saiatu gara.

Badira Lauaxetaren argazki berriak, nahiz eta haren inguruko material urria egon.

Dokumentu berrien artean aipatuko ditugu mitinetako iragarki ezezagunak, Arrats Beran liburuaren originala, 1938ko otsailean Bartzelonako Euzkadi egunkarian eusko idazleek egin zioten omenaldia, kartzelan sartu zen unean egin zioten sarrera-orria eta epaiketaren zenbait testu eta agiriak, tartean heriotza-sententzia.

  • Presentziala

Laukiz

23 -(e)tik maiatza -(e)tara 5 ekaina -(e)tatik

Laukiz

“Maitati lotan dago seintxoa Bere zereina… amets goxoa.”

Esteban Urkiaga "Lauaxeta"