Euskal Abertzaletasunaren Museoa

Sabino Arana Fundazioaren Euskal Abertzaletasunaren Museoa bakarra da Euskadin jorratzen duen gaiagatik eta bere bildumagatik. Ezinbesteko gertatzen da Euskadiren azken 150 urteetakoak ezagutzeko eta ikertzeko, bai eta euskal gizartea eta kultura eta nazioarteko sozio-politika ezagutzeko ere, gaur egungo eta etorkizuneko gaiak jorratzen baititu berak gordetzen duen bildumaren bidez zein antolatzen dituen jarduera ludiko-didaktikoen bidez ere.

Bildumaren ondare materiala eta immateriala bildu, kontserbatu eta balioesten du, eta identitate propioak dituzten herrien nortasuna, aurrerapena eta etorkizuneko garapena ikertzeko, ulertzeko eta zabaltzeko esparru gisa balio du.

Ekitaldiak

Astelehena, asteartea, osteguna eta ostirala 10:00etatik 14:00etara. Audiogidarekin sarrera 5 €. Tarifa murriztua 3 €. Asteazkena 10:00etatik 19:00etara. Doako sarrera. Asteburu eta jaiegunetan aurretiko hitzorduarekin.
Urteko edozein egunetan tailerrak antola daitezke, informazio gehiago lortzeko deitu 944 056 450 telefonora edo difusioa@sabinoarana.eus emailera

Erakusketa ibiltaria

Alderdi Eguna 1977-2026 erakusketa

Erakusketa Euskal Abertzaletasunaren Museoa - Museo del Nacionalismo Vasco eta Euzko Alderdi Jeltzalea - Partido Nacionalista Vasco erakundeen arteko lankidetzaren emaitza da. Kartelen bidez, bost hamarkadatan zehar Alderdi Egunaren irudia, mezuak eta bilakaera ezagutzeko aukera eskaintzen du.

 

Informazio gehiago
  • Bilbao

    Exposición Alderdi Eguna 1977-2026

    Museo del Nacionalismo Vasco

    4 -(e)tik iraila -(e)tara 30 iraila -(e)tatik

  • Bilbao

    Exposición Alderdi Eguna 1977-2026

    Museo del Nacionalismo Vasco

    4 de iraila - 30 de iraila

Museo del Nacionalismo Vasco - Alderdi Eguna 1977-2026