ERAKUSKETA IBILTARIA

Emakumeak Aberria Eginez. Errenteria EAB 100 AÑOS

Emakume Abertzale Batza (EAB) 1922an sortu zen, Euzko Gaztedi-ren babesean eratutako emakumeen talde gisa. Hasieratik bertatik, EABk erakutsi zuen emakumeen erantzukizunen artean bazirela aberriaren aldeko zabalkundea egitea, eta hezkuntza-, elkartasun-zerbitzuak zein gizarte-laguntza eskaintzea. Hala, mugimendu feminista horrek euskal emakume abertzaleak ahaldundu zituen, eta eragin handia izan zuen emakumeen ondoko belaunaldietan eta abertzaletasunean. Hogeita lau panelek osatzen dute erakusketa, gaikako sei multzo handitan banatuta. Multzo horietan, elkartearen ibilbide osoko lana eta pentsamoldea jasotzen dira: 1) EABren hasierak 2) EABren loraldia; 3) «Jaungoikoa eta Lagi Zarra» (JEL) doktrina; 4) EAB eta hezkuntza; 5) EAB eta gizarte-laguntza eta 6) EAB gerran eta erbestean

EAB Bilbon 1922an abiatu zen arren, 1923ko irailean altxatu zen Primo de Riveraren diktadurak bertan behera utzi zuen haren lana. Ondorioz, Bigarren Errepublikaren etorrerarekin batera hedatu zen EAB.

Errenteriako EAB 1931ko udagoienean eratu zen; lehen zuzendaritza taldea azaroaren hasieran bazegoen izendatuta. Euskara eta euskal kultura, ongintza eta hezkuntza izan ziren euren eginkizun. Errenteriako EAB umeei kantuak eta euskara irakasten hasi ziren abiatu orduko. E

rrenteriako EABk Gipuzkoako EABren federazioan hartzen du parte. Gainera, laguntza ematen du federatutako taldeen ekintza eta mitinen kalendarioa osatzen, argibideak emanez edo herrietatik zetozen galderei erantzunez.

Bestalde, ezaguna da Frantziska Astibia Etxegoien errenteriarra. Bilboko Euzko Gaztediko idazkari egin zen bertan, eta Emakume Abertzale Batzako kide. Idazle izan zen, bai poesian baita prosan ere. Bere lana Euzkadi, Euzko Deya edo Eguna egunkarietan argitaratu zuen.

  • Presentziala

Errenteria

11 -(e)tik urria -(e)tara 21 urria -(e)tatik 17:00h -(e)tik 20:00h -(e)tara

XENPELAR ETXEA. Madalen kalea, 34. 2010.- ERRENTERIA

Argazkian,Errenteriako EABko emakume batzuk.
Tolareberriko Eskola. 45 mutiko eta 35 neskato zeuden matrikulatuta.
Museo del Nacionalismo Vasco. Emakumeak Aberria Eginez. Errenteria
Argazkian,Errenteriako EABko emakume batzuk.
Tolareberriko Eskola. 45 mutiko eta 35 neskato zeuden matrikulatuta. Museo del Nacionalismo Vasco. Emakumeak Aberria Eginez. Errenteria